Albisteak 2016

LEHIAKETA

06 Uzt 2016

Kronoarekiko lehia irikia Orion

Kronoarekiko lehia irikia Orion

Gaur goizean Orion XXVI. Orioko Estropadak – IV. Orio Kapina Banderaren aurkezpena egin da

Larunbatean 18:30etatik aurrera, Orioko herri gipuzkoarrak 20 traineruri ongi etorria egingo die. Izan ere, San Miguel Ligako 12 partaideez gain, Euskotren Ligako zortzi traineruk San Juan Iberdrolarekin txapelketa nagusian arraun egiteko plaza baten bila arituko dira. Kasu honetan, bi estropadak erlojupekoko modalitatean egingo dira, San Miguel Ligako estropadaren kasuan, hiru mila nautikoren distantzian lehiatuko dira, hiru ziaboga eta Oria ibaian lau luze eginez. Gainera, irteerako eta helmugako balizak herriko plazaren aurrean kokatuta egongo dira. Gizonezkoen estropada, hiru txandetan banatuta egongo da eta tripulazioak banaka minuturo aterako dira.

Estropadako txandak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera osatuta egongo dira, horrela, lehenengo txandan Zumaia, San Pedro, Portugalete Eulen eta Tirán Pereira egongo dira. Zierbena Bahías de Bizkaia, Orio Babyauto, Cabo eta Astillero bigarren txandan arituko dira, eta azkenik, San Juan Iberdrola, Kaiku Producha, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia ohorezko txandan lehiatuko dira.

Euskotren Ligako estropadaren kasuan, zortzi ontziak 18:30etan IV. Orioko Kanpina Banderaren bila irtengo dira. Lehen esan bezala, erlojupeko modalitatean lehiatuko dira, baina kasu honetan, mila nautiko bat eta erdiko distantzian arituko dira, bi luze eta ziaboga bat emanez. Zita honetara, Arraun Lagunak - Donostiako Berdintasuna, Cabo, Getaria-Zarautz, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Hibaika Jamones Ancín, NT2 Hondarribia, Orio Babyauto eta egungo txapeldunak San Juan Iberdrola hurbilduko dira.

Gaur goizeko aurkezpenera Orioko alkatea, Jose Angel Zaldua eta Ibon Huegun, Orio Babyautoko presidentea hurbildu dira. Biek ala biek, San Miguel Ligako jaurdunaldi liluragarri bat eta Euskotren Ligako estreinaldia ikustera animatu dute Orioko zaletu eta herritar guztiei.

Itzuli