Albisteak 2016

BEREZIAK

17 Eka 2016

Protagonistak Sevillan daude!

Protagonistak Sevillan daude!

San Juan Iberdrolako, Portugalete Euleneko, Orio Babyautoko eta Zumaiako arraunlariak izan dira lehenak andaluziako lurraldea zapaltzen

Arraunlariekin elkartu, argazkiak, elkarrizketak...baina denaren gainetik ilusioa ikusi da arraunlariak hotelera iritsi diren unean. San Juan Iberdrola, Portugalete Eulen, Orio Babyauto eta Zumaia izan dira lehen ontziak San Miguel Ligaren edizio berri honen airea arnasten. Batzuk hotelera iritsi eta deskantsatzera doaz, beste batzuk ordea, Guadalquivir ibaia ezagutzera eta entrenatzera doaz. Beranduago, San Pedroren, NT2 Hondarribiaren, Kaiku Ambilampen, Urdaibai Aviaren, Zierbena Bahias de Bizakaiaren, Astilleroren, Caboren eta Tirán Pereriraren txanda izango da.

Pixakanaka pixkanaka ontziak La Cartujako Pasealekura iristen ari dira eta Sevillako hiriari kolorea ematen hasi dira. Andaluziako hirian ikusmin handia dago CaixaBank Koroaren lehiari hasiera emateko, eta traineruak hona iristea ikusmina handitzea eragiten du.

Aipatzeko modukoa da, Guadalquivir ibaian arraunaren aktibitatea hasiko dela. Izan ere, Sevilla, Betis, Malaga eta Euskadi Basque Countryko konbinatu batek 8+ erronkari ekingo diote bihar 19.00tatik aurrrea. Euskadi Basque Country Sari Nagusia La Cartuja Pasealekuen eta La Barquetako Zubien artean jokatuko da eta lau traineruak denen artean lehaituko dira.

Arraunaren zalea bazara... Ezin duzu Sevillan egingo diren ekintzak galdu!

Itzuli