Albisteak 2016

BEREZIAK

08 Eka 2016

"Bi faborito argi daude San Miguel Liga eskuratzeko"

"Bi faborito argi daude San Miguel Liga eskuratzeko"

San Miguel Ligaren berri ematen duten kazetariek aurtengo denboraldiaren iragarpenak ekartzen dizkigute

Hamaika egun soilik geratzen dira San Miguel Ligako ontziak Sevillako uretan nabigatzen hasteko eta estropadak jarraitzen dituzten kazetariek euren iragarpenak egiten hasi dira. Hala nola, Onda Vascako Imanol Arrutik, El Diario Vascoko Oskar Ortiz de Guineak eta Ser Irratiko Roberto Ramajok honako hau esan digute datorren denboraldiari buruz.

Orokorrean, hiru kazetariak ados daude CaixaBank Koroa eskuratzearren lehia NT2 Hondarribiaren eta Urdaibai Aviaren artean egongo dela. Horrez gain,  Imanol Arrutik, ohorezko txandan aurreko urteko lau ontziak ikusten ditu, baina “Cabok, Tiran Pereirak eta Zierbena Bahías de Bizkaiak sorpresaren bat eman dezaketela” pentsatzen du. Bestetik, Oskar Ortiz de Guineak, uste du “aurtengo denboraldia aurreko urtekoa baino lehiatuagoa” izango dela. Halaber, El Diario Vascoko kazetariak onartzen du “bigarren txandan sartzeko borroka gogorra” suertatuko dela eta San Pedro ikusten du ligako “ustekabeetako” bezala.

Roberto Ramajok, “denboraldi osoan zehar lehia bizia” egongo dela dio, izan ere, “aurten maila mantentzeko borroka izango dugu ere”. Egoera hau saihesteko, kazetari irundarrak esaten du denboraldiko gakoa “ondo hastearekin eta lehenengo jardunaldietan puntu asko eskuratzeatik” pasatzen dela.

Azkenik, Euskotren Ligari buruz, hiru kazetariak kointziditzen dute aurten Hibaika Jamones Ancínen urtea izan daitekeela San Juan Iberdrolaren gailentasunarekin akabetzeko.

Itzuli