Albisteak 2015

BEREZIAK

14 Mai 2015

Kirolaren Kontseilu Gorenak domina eman dio Mahou San Migueli

Kirolaren Kontseilu Gorenak domina eman dio Mahou San Migueli

Kirolaren Kontrseilu Gorenak (CSD) gaur goizean Mahou San Miguelen sarrera agindu duKirol Merituaren Ordena Errealean, Urrezko Plaka kategorian

Gaurko goiza gure babesle nagusiarentzako jardunaldi handi bat izan da. Kirolaren Kontseilu Gorenak Mahou San Miguelen sarrera agindu du Kirol Merituaren Ordena Errealean, Urrezko Plaka kategorian, 1890.ean jaio zenetik kirolaren munduari egindako eportazioarengatik.

Errekonozimendu hau enpresarentzako denboraldi garrantzitsu batean ailegatu daa. Aurten 125 urte betetzen ditu, eta denbora honetan saskibaloia eta futbola bezelako kirolei laguntza ematen ibili da, besteak beste. Eta nola ez, arraunari ere bai. San Miguel kirol honi gerturatu nahi izan zitzaion 2006. urtean, San Miguel Liga sortuz, eta ordundik, ACT eta San Miguel norabide berean nabigatzen dabiltza, eta traineruaen mundua esponentzialki haziz joanda, udarako kirolen artean erreferente bilakatuz.

Mahou San Miguelek Madrilen daukan egoitzan ospaturiko ekitaldira gerturatu dira Pedro Andueza, ACTko Presidentea, eta Xabi Zubiri, San Miguel Ligako Komunikazio Zuzendaria. Ekitaldian kirolaren munduko pertsonaia ugari egon dira eta ekitaldia Javier López Hierro, Mahou San Migueleko presidenteak zuzendua egon da. Saria, presidenteak jaso du, Miguel Cardenalen eskutik. ACTtik Mahou San Miguel zoriondu nahi dugu errekonozimendu honengatik eta urte hauetan zehar guregan jarritako konfidantza eskertu ere bai.

Itzuli