Albisteak 2015

BEREZIAK

23 Ots 2015

85 txapeldunen testa

85 txapeldunen testa

Eguraldi kaxkar batean, larunbatean Orion ospatu zen neguko Jeitsiera eta bertan, Orio Babyauto eta Zumaia garaileak atera ziren

Haizea, hotza, euria, kazkabarra… Halako osagaiak izan zituen XXI. Orioko Traineru Jaitsierak. Haraiano, 85 ontziak bertaratu ziren Ikurrina Babyautoren bila eta hauetako asko, Catalunya, Valentzia, Andalucia eta Astuariasetik etorri ziren.

Horiek horrela, gizonezkoetan, garaipena etxean geratu zen. Orio Babyautok  20’19’’51 marka lortu zuen eta “la Caixa” Koroaren garaileari, Hondarribia Arraun Elkartea, hiru segundu sartu zizikon. Hirugarren postua San Juan Iberdrolarentzat izan zen eta hauek oriotarreikiko 31 segunduetara geratu ziren. Kaiku Producha 34 segundu galdu zituen eta San Pedro Ecolmarek 35. Zierbena Bahías de Bizkaiak seigarrena sailkatu zen 40 segunduetara eta Urdaibai Avia, zazpigarrena, 42 segunduetara joan zen. San Miguel Ligako azkenengo ontzia, Portugalete Grupo Eulen izan zen 21’16’’10 markarekin.

Emakumezkoetan, Zumaia garailea atera zen 16’15’’86 denbora batekin. Euskotren Ligako txapelduna, San Juan Iberdrola, bigarrena izan zen 11 segunduetara eta Orio Babyauto 16 segunduetara. Hibaika Jamones Ancín, laugarrena, 25 segundu galdu zituen. Argazkia: Orio AE

Itzuli