Albisteak 2014

LEHIAKETA

19 Ira 2014

Matematikak Hondarribia Orsaren alde daude

Matematikak Hondarribia Orsaren alde daude

San Miguel Ligak bere denboraldiari amaiera emango dio oraindik dena erabakitzeko dagoen bi jardunaldirekin

San Miguel Ligan gogoratzen diren denboraldirik berdinduenetako baten amaiera iristen ari da, zein zirrara eta estropada ikaragarriz beterik egon den. Baina ezin dugu denboraldia amaitutzat eman astebukaera honetako bi estropadak lehiatu arte. Lehen zortzi sailkatuak Bizkaiko uretara mugituko dira , non hurrengo urtean San Miguel Ligan egoteko postu batengatik lehiatuko diren lau traineruekin bat egingo duten.

Larunbatean Bermeo Hiriko XXXII. Bandera jokoan jarriko da, denboraldiko hemezortzigarren jardunaldiari dagokiona, eta igandean Portugaleten itxiko da denboraldia El Corte Inglés XL Banderarekin. Bi estropada hauen aurretik igoera playoff-aren bi jardunaldiak jokatuko dira, non Zumaiako Telmo Deun AKE, Amegrome Club de Remo, Getaria Indaux Viveros San Anton eta Samertolameu – Grupo Rodman, Pedreñak San Miguel Ligan utziriko postua lortzen saiatuko diren.

Bermeoko hitzordua, playoff-arekin hasiko dena 18.00etan, San Miguel Ligaren egutegian dago ACT erakundea sortu zenetik eta 2008az geroztik denboraldiko azkenaurreneko jardunaldia da eta playoff-aren lehen jardunaldia jasotzen du. Azken urteotan etxeko taldeari oso ondo eman zaion proba bat da Bermeokoa, Urdaibai Aviak lau aldiz irabazi baitu azken hamaika edizioetan. Atzetik, Castro eta Astillero daude bi garaipenekin, eta amaitzeko Kaiku Ambilamp, Hondarribia Orsa eta Orio Babyautok garaipen bat daukate bakoitzak. Estropada honetako denborarik onena Orio Babyautok markatu zuen 2003an 19'26”11ko denbora eginez. Lehenengo bi sailkatuen arteko aldeari dagokionez, handiena 2012an eman zen Kaiku Ambilampek Hondarribia Orsari 13”86ko aldea atera zioenean. Bestalde, lehengo denboraldian Urdaibai Aviak 2”74ko aldea bakarrik lortu zuen helmugan Hondarribia Orsarekiko.

El Corte Ingléseko estropadari dagokionez, igandean 12.00etan hasiko den playoff-aren ondoren jokatuko da, San Miguel Ligaren egutegia inoiz falta ezin litekeen hitzordu bat da. 2005. urtetik aurrera denboraldiko azkeneko jardunaldia izan da. Ordundik, Kaiku Ambilamp, Urdaibai Avia eta Hondarribia Orsak bi aldiz irabazi dute bertan eta Castro eta Orio Babyautok, aldiz, behin. 2009. denboraldian Castrok denbora onena markatu zuen, kronoa 18'58”70ean geldituz. Lehen bi sailkatuen arteko aldeari dagokionez, handiena 2008an eman zen Orio Babyautok Pedreñaren aurretik sartu zenean, 12”36ra. Aldiz, txikiena 2055. urtean eman zen Astillerok irabazi eta Orio Babyauto 1”12ra sartu zenean.

Probabilitatea %96 Hondarribia Orsaren alde

San Miguel Ligaren denboraldia amaierara iristen ari da eta oraindik dena erabakitzeko dago. Lehen zortzi sailkatuak ahal duten guztia emango dute denboraldia modurik onenean amaitzeko, eta horretarako azken bi jardunaldietan ahalik eta puntu gehien ateratzen saiatuko dira. Hondarribia Orsa lidertza eskuartean daukala iritsiko da Bizkaira, Orio Babyautorekiko zortzi puntuko aldearekin. Matematikak, gainera, hondarribiarren alde daude. Eman daitezkeen 3136 aukeretatik, %4ean bakarrik "la Caixa" Koroa Oriora joango litzateke. Beste %96an Koroa Hondarribia aldera joango litzateke. Hondarribia Orsa astebukaera honetako lehenengo jardunaldian, Bermeon, Orio Babyautoren aurretik geratuko balitz, jada txapelduna izango litzateke. Atzetik, Kaiku Ambilampek hirugarren postua ziurtaturik dauka eta presioa alde batera utziz banderaren bat etxera eramaten saiatuko da.. Sestaoarren atzetik, Cabo (107) eta San Juan Iberdrolak (104) laugarren postua jokoan jarriko dute. Seigarren postuagatik lehian Portugalete Eulen eta Tirán Pereira daude, biak 95 punturekin. Azkenik, Zierbena Bahías de Bizkaia izango da zortzigarren postuan. "la Caixa" patroi onenaren sailkapenean Vicente Carpintero da jadanik matematikoki lehen postua lortu duena

Esan beharra dago playoff-aren lehen jardunaldia larunbatean 18.00etan jokatuko dela, non ARC eta LGT ligetako lau traineru azkarrenak erlojupeko batean lehiatuko diren. Behin hau bukatzean, Bermeo Hiriko XXXII. Bandera jokoan jarriko da, non San Miguel Ligako zortzi taldeak lauko bi txandatan banatuko diren. Lehenengoan, Zierbena Bahias de Bizkaia, Tirán Pereira, Portugalete Eulen eta San Juan Iberdrola egongo dira; aldiz, ohorezko txandan Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsak egingo dute arraun.

Bestalde, igandean aurtengo San Miguel Ligari amaiera emango zaio hemeretzigarren jardunaldiaren bitartez, Ibaizabalgo uretan, orain dela hiru aste bezala lehiatuko dira traineruak. Larunbateko jardunaldian bezala, San Miguel Ligaren sailkapenaren arabera banatuko dira bi txandatan. El Corte Inglés XL Bandera jokatu aurretik, igoera playoff-aren bigarren jardunaldia jokoan jarriko da, 12.00etatik aurrera, datorren urteko San Miguel Ligan postu bat lortzeko. 

Itzuli