Albisteak 2014

ELKARTEA

09 Abu 2014

Hamalaugarren jardunaldia Nojan jokatuko da

Hamalaugarren jardunaldia Nojan jokatuko da

Bazkideak Asanblean elkartu dira gaur eta Astillerok antolaturiko estropada udalerri kantabriarrera lekuz aldatzea onartu dute.

Moañan ospatu da gaur arratsaldean Bazkideen Asanblea Orokorra, non eguneko puntu bakarra Astillerok datorren abuztuaren 23an antolaturiko estropada Nojara aldatzea onartzea edo ez onartzea zen. Honela, talde kantabriarraren txostena eta estropada-eremua aztertzeko bertara gerturatu ziren Batzorde Teknikoaren txosten-teeknikoa jaso ondoren, bazkideek, estropadaren lokalizazioa aldatzeko Astilleroren eskaera onartu dute. Egoera klimatologioarengatik ezingo bazen estropada hau ospatu, Astilleroko ibaian izango zen. 

Honenbestez, San Miguel Ligaren hamalaugarren jardunaldiaren irteera Tregandingo hondartzan egingo da, itsaso irekian jokatuko den proba batean.

Itzuli