Albisteak 2014

LEHIAKETA

29 Uzt 2014

San Miguel ligaren erdialdetik igaroz (I)

San Miguel ligaren erdialdetik igaroz (I)

Lehiaketaren lehen hilabete honen ondoren, San Miguel Liga denboraldiaren eta "la Caixa" Koroarengatiko lehiaren erdialdera iritsi da

Duela hilbatete bartzelonako uretan hasi zen San Miguel Ligara, eta alde guztietatik oso berdindua dagoen donboraldi baten erdialdera iristen ari gara. Denboraldi honetan ezinezkoa da jakitea zer gerta daitekeen estropada bakoitzean, ez baitago bandera gehienak irabazten dituen talderik. Orain arte lau talderen artean banatu dira garaipenak: hiru Hondarribia Orsa eta Urdaibai Aviarentzat, bi Orio Babyautorentzat eta bat Kaiku Ambilampentzat.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Hondarribia Orsa da San Miguel Ligako liderra, Orio Babyautori lau puntuko aldea ateratzen diolarik, eta Kaiku Ambilamp dago hirugarren postuan lehenengo biak begi bistatik galdu gabe. Hauen atzetik gauzak oso estu daude eta bost puntuko aldea besterik ez dago ohorezko txandan ibiliko den laugarrenaren eta bederatzigarrenaren artean. Bertan, San Juan Iberdrola, Tiran Pereira, Cabo, Portugalete Eulen eta Zierbena Bahias de Bizkaia dabiltza lehian laugarren postua lortzeko. Behekaldean Astillero, San Pedro Ecolmare, Pedreña eta Urdaivaia Aviak estropada bakoitzean ahalik eta puntu gehien lortzeko helburua daukate postu hauetatik ahal den azkarren irteteko.

Denboraldi honetan traineruen eta Mediterraneo itsaso haizetsuaren elkarketa ikusi ahal izan zen, eta bertan garaile izan zen Orio Babyauto, lehenengo bandera eta lidergoa lortuz. Honen ondoren, San Miguel Liga Atlantikoko uretara iritsi zen, non Urdaibai Avia eta Orio Babyautok lehenengo bi postuak txandatuz joan ziren bakoitzak bandera bat bereganatzeko.

Hurrengo astebukaeran lehiaketa Pedreñara mugitu zen larunbatean, non Hondarribia Orsak bere erremontada hasi zuen liderrekiko. Hondarribiarrek bandera lortu zuten Pedreñan eta Kaiku Ambilampek irabazi zuen estropadan bigarren izan ziren Donostiako badian. Astebukaera honetan gainera, Euskotren Ligaren sailkapen jardunaldiak jokoan jarri ziren jakiteko zein hiru traineru izango ziren aurtengo denboraldian Zumaiarekin batera arraunean. Bi jardunaldi hauetan, Hibaika Jamones Ancin, Samertolameu eta San Juan Iberdrolak lortu zituzten hiru postu hauek.

Seigarren eta zazpigarren jardunaldietan lehiaketa lurralde gipuzkoarretara lekuz aldatu zen, non Hondarribia Orsak garaipena lortu zuten larunbateko "la Caixa" II Banderan eta Urdaibai Avia izan zen azkarrena Oria ibaian jokatutako erlojupekoan. San Miguel Liga inoiz baina berdinduagoa iritsi zen Getxo eta Zierbenara, lehen bi sailkatuak puntu bateko aldeaz bakarrik aldendurik zeudelarik. Hondarribia Orsako arraunlariek astebukaera borobil bat egin zuten eta Orio Babyautorekiko lau puntuko aldea lortu dute.

"La Caixa" patroi hoberenaren Garaikurrari dagokionez, Gorka Aranberri, Urdaibai Aviako patroia izan zen maillota esteinatu zuena, baina bi jardunaldiren ostean Vicente Carpinterok kendu zion lidergoa. Zierbena Bahias de Bizkaiako patroi bilbotarra izan da denboraldiaren zati handienean maillot txuria eramatearen arduraduna, baina Urdaibai Aviak egindako azkeneko jardunaldi bikainaren ostean Gorka Aranberri berriz finkatu da lidergoan.

Aurten Euskotren Liga ere emozioz beterik dator. Sailkapen nagusiko liderrak izendatzen dituen "la Caixa" maillot txuria lortzeko lehia inoiz baino berdinduago dago eta lau bandera lortu dituzten San Juan Iberdrolako 'Batelerak' bi puntuko aldea besterik ez daukate beste bi bandera irabazi dituen Hibaika Jamones Ancinekiko. Atzetik, Zumaia eta Samertolameu Euskotren Ligako lehenengo bien erritmoa jarraitu nahian dabiltza.

Jarraian datorren bideo honetan denboraldiaren lehen erdi honen inguruan San Miguel Ligako arraunlari batzuek esandakoak ikus ditzakegu.

Itzuli