Albisteak 2014

LEHIAKETA

26 Uzt 2014

Hondarribia Orsa garaile Getxon

Hondarribia Orsa garaile Getxon

‘Ama Guadalupekoa’k garaipena eta lidertza Getxon lortu du eta San Juan Iberdrolak gauza bera Euskotren Ligak egin du

Hondarribia Orsaren 'Ama Guadalupekoa' izan da garailea Getxoko Estropaden XXXVI. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren X. Omenaldian,  Orio Babyauto eta Kaiku Ambilampekiko 7 eta 8 segunduko aldearekin. Gainera, garaipen honekin, hondarribiarrek San Miguel Ligaren lidergoa berreskuratu dute. Euskotren Ligari dagokionez, San Juan Iberdrolarentzat izan da garaipena 5 segundoko aldearekin Hibaika Jamones Ancinekiko, lidergoa lortuz berriro.

Eguzkia eta beroa izan dira gauko estropadako ezaugarri nagusiak, ohorezko tandako plater nagusiarekin, non Hondarribia Orsak txandako proa lortu duen Getxoko Estropaden XXXVI. Ikurriña - J.A. Agirre lehendakariaren X. Omenaldian garaipena lortzeko 19'39"82ko denbora eginez.

Atzetik, Orio Babyautok zazpi segundo galdu ditu, eta Kaiku Ambilampek hirugarren postua lortu du 19'49"26ko marka eginez. Txanda berean izan da Tiran Pereira, irabazleengandik 31 segundora. Lehenengo txandan Urdaibai Avia izan da estropadako proa markatu duena, eta aurkaririk aurkitu gabe, bere 19'49"36ko denborak laugarren postua eman die. Hauen atzekik, San Pedro Ecolmare eta Astilleroren bigarren posturako lehia bizi izan da, eta bertan kantabriarrak izan dira garaile, zentesima batzuko aldeagatik, hamargarren postua lortuz. Bestalde, 'Libiak' hamaikagarren postuan amaitu du estropada, eta Pedreña izan da azkena.

Bigarren txandan Cabok lortu du denborarik onena 19'51"07ko marka eginez, garaileengandik 11 segundora amaituz, bostgarren postua lortzeko. Ondoren, Zierbena Bahias de Bizkaia sailkatu da galiziarrengandik zazpi segundora, 19'58"39ko denbora eginez, seigarren postuan amaituz. Esan beharra dago, bizkaitarren patroi den Vicente Carpinterok, la Caixa patroi onenaren sailkapenean lidergoan jarraitzen du. Txanda itxi dute Portugalete Eulenen 'Jarrillerak', irabazleengandik 29 segundora, zazpigarren sailkatzeko. Azkenik, bederatzigarren postua lortu du San Juan Iberdrolak 20'14"11ko denborarekin.

San Juan Iberdrola Euskotren Ligan

Euskotren Ligan garaipena San Juan Iberdrolako 'Batelerentzat' izan da Hibaika Jamones Ancinekiko bost segundoko aldea lortuz. Modu honetan, lidergoa lortu dute berriro gipuzkoarrek, errenteriarrak bigarren postuan utziz. Hirugarren sailkatu da Zumaia, garaileengandik 12 segundora, eta laugarren izan dira Samertolameukoak 11'07"24ko denborarekin. Bihar San Miguel Liga bueltatuko da XXXI Petronor Bandera jokoan jarriz. Aurrez, Euskotren Ligan Petronor I Bandera jokatuko da, seigarren jardunaldiari dagokiona.

Itzuli