Albisteak 2014

ELKARTEA

21 Mar 2014

Esther Queraltó, diziplina-epaile berria

Esther Queraltó, diziplina-epaile berria

Jose Luis Carreterok orain dela hiru aste zuzendaritza batzordeari karguan ezin zuela jarraitu adierazi zion

Guarnizoko Los Ángeles hotelean burutzen ari da gaur ACT Elkartearen batzar orokorreko lehenengo jardunaldia eta bertan hainbat gai ikutzen ari dituzte. Aipagarriena Esther Queraltó, diziplina-epaile berriaren izendapena izan da. Hilabete hasieran José Luis Carreterok, orain arte diziplina-epailea izan den gizona, zuzendaritzari karguan ezin zuela jarraitu adierazi zion. Carreterok datozen hilabetetan bere eremutik kanpo egin behar du lan eta horregatik, ezin izan du bere karguarekin jarraitu. Bere ordez, Elkarteak Esther Queraltó aukeratu du epaile lanetan jarraitzeko. Queraltó andereak 25 urtetako esperientzia du kirol-zuzenbide alorrean, saskibaloi munduan batez ere. Gaurkoa bukatu eta gero, bihar goizean batzarraren bigarren zatia egingo da. 

Itzuli