Albisteak 2014

ELKARTEA

18 Mar 2014

Bi jardunaldietako batzarra Guarnizon

Bi jardunaldietako batzarra Guarnizon

ACT Elkarteak datorren ostiralean eta larunbatean bere batzarrak izango ditu eta, besteak beste, aurtengo egutegia onartuko da 

Martxoaren 21ean, arratsaldez, eta 22an, goizez, ACT Elkarteak bi batzar antolatuko ditu. Bi batzarrak Guarnizoko Los Ángeles hotelean izango dira. Ostiraleko bileran, diziplinako epaile berria izendatuko da, horrekin batera arautegia aldatzeko aurkeztu diren proposamenak aztertuko dira.

Larunbateko bileran berriz, Oiartzunen izandako azken batzar orokorreko aktaren berrespena egingo da. 2014ko lehiaketetako egutegiak eta aurrekontua ere bere onarpenerako aurkeztuko dira. Egungo azken puntuan, klubek galde-eskerako tartea izango dute.

Itzuli