Albisteak 2013

LEHIAKETA

03 Uzt 2013

SAN MIGUEL LIGA SANXENXORA, GALIZIAKO HIRIBURU TURISTIKORA IRITSIKO DA LEHEN ALDIZ

SAN MIGUEL LIGA SANXENXORA, GALIZIAKO HIRIBURU TURISTIKORA IRITSIKO DA LEHEN ALDIZ

Datorren larunbatean Bandeira Nauta Sanxenxo estropadako lehen ekitaldia jokatuko da

Arraun karabana urteroko tradizioa betetzera doa: Galiziara bidaia. Uztaileko lehen asteburua pasako dute han San Miguel Ligako klubek: Sanxenxon larunbatean, hasteko. Sanxenxo Galiziako hiriburu turistikoa da. Hango hondartzak Espainia osoan dira ezagun, beste inon baino bandera urdin gehiago baitituzte. Jakina, turistak milaka hurbiltzen dira, eta haiek zer gozatua izan dezaten, Sanxenxoko Udalak Nauta Sanxenxo Bandeira estropada antolatu du. Uztailaren 6an, larunbatez jokatuko da, arratsaldeko 6retan hasita.

 

San Miguel Ligak ikuskizuna ematen du joaten den tokira joanda ere, baina esan beharrik ere ez, toki berri batera joatea beti da berezia. Galiziako lehen estropadak, gainera, pizgarri berezia dauka, Tiran-Pereira ontzia azken estropada, Ambilamp Bandera irabazita ariko baita bere etxean arraunean. Garaipen horri esker, Moañakoek Ohorezko Txandan egingo dute arraun, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Urdaibai Umpro Aviarekin batera. Moaña eta Galiziako zaleek estropada gertutik jarraitzeko beste arrazoi on bat.

 

Gaur eguerdian egin da NAUTA SANXENXO BANDEIRAREN aurkezpena, Nauta Sanxenxoko Erakustoki gelan, eta hara bertaratu dira Sanxenxoko alkatea, Catalina Gonzalez Bea Anderea, Sanxenxoko Udaleko Kirol zinegotzia, Maria Isabel Gonzalez Anderea, Amegrove arraun elkarteko presidentea, Manuel Fandiño Jauna, eta ACT elkarteko gerentea, Iñaki Mikeo Jauna. Estropada San Miguel Ligako laugarren proba puntuagarria izango da, eta 22.500 euro banatuko dira saritan. Estropada arratseko 6retan hasiko da, eta ordubete lehenago, Galiziako Traineru Ligako estropada, A mailako proba, hain zuzen ere. Proba horrek ere Nauta Sanxenxo izena dauka.

Itzuli