Albisteak 2011

LEHIAKETA

13 Uzt 2011

PASIO LARUNBATA KANTABRIAKO URETAN

PASIO LARUNBATA KANTABRIAKO URETAN

San Miguel Liga-Mapfre Koroak Pedreñaraino egingo du txangoa, urte askotan ikusi gabeko parekotasuna nagusi dela.

Astillerok lidergoari eusteko egingo du arraun, Pedreñak ohorezko txandara hurbiltzeko, eta Castrok eta Camargok sailkapeneko zulotik urruntzen saiatzeko.

Atzean geratu zen Aste Santua, eta egun horietako erlijio kutsuko pasioa. Uztailean gaude, baina San Miguel Liga-Mapfre Koroa arraun lehiaketan pasioa sumatzen da txoko guztietan. Borroka latza aurreikusten da larunbateko estropadan, batez ere Kantabriako lau ontzientzat, Pedreñan jokatuko baita estropada. Astillerok Ligako sailkapen burua hartu du Galiziako bi estropaden ostean, eta ustez faborito bakar ziren bi taldeei, Urdaibairi eta Kaikuri aurrea hartu. Astilleroko urdinek euren zaleen berotasuna sentituko dute gertutik, eta Ugaitz Mendizabal patroi gazteari maillot horia kendu nahi dionak beltz egin beharko du lana.

Proba 18:00tan hasiko da San Miguel Ligako estropadarekin. Mutilen 3 txandak amaitzerakoan emango zaio hasiera Euskotren Ligako estropadari. Bi banderak jardunaldia amaitzerakoan emango dira batera. Larunbateko estropaden aurkezpenean izan dira Marina de Cudeyoko Alkatea, Federico Aja jauna, Dynasoleko Zuzendari Nagusia, Salvador Ruiz jauna eta Pedreñako Presidentea, Calixto Presmanes.

Pedreñako ontziarentzat ere garrantzitsua da hitzordua. Etxean ariko dira, ohorezko txandara hurbiltzeko asmoz. Castro gorabeheratsu dabil, eta heien helburua erregulartasun apur bat lortzea da, sailkapenean postuak igotzeko. Beste borroka bat dauka Camargok, azken postua saihesteko, hain zuzen ere. Orio dute begiz jota, maila ez galtzeko, baina horiei aurrea hartzea derrigorrezkoa da urduritasunik ez sortzeko.

Txandak Galiziako estropadek utzitako sailkapenaren arabera erabakiko dira. Lehenengo txandan egingo dute arrauna Camargok, Orio Amenabarrek, Castrok eta San Pedro Ecolmarek. Bigarrenean Zumaia Altuna y Uria, Pedreña, Tiran Pereira eta Hondarribia Orsaren txanda izango da, eta onenen txandan, San Juan Iberdrola, Kaiku Ambilamp, Urdaibai Umpro Avia eta Astillero klubek dute postu ziurra.

Itzuli