Albisteak 2020
BEREZIAK
15 Uzt 2020
Traineruak Portu Zaharrera iritsi dira
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligakp bosgarren jardunaldiak jokoan jarriko dituzte Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia eta Getxoko XII. Ikurriña
Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ez dira gelditzen eta asteburu honetan beste bi jardunaldirekin itzuliko dira. Larunbatean, udako hitzordu klasiko baten txanda izango da. 2006az geroztik, Eusko Label Ligaren egutegiaren barruan ospatzen ari da bandera ospetsu hau, eta, dagoeneko, arraun udako hitzordu finkoetako bat bihurtu da.
17:40etan hasita, Euskotren Ligako lau traineruek Getxoko XII. Ikurrina lehiatuko dute. Emakumezkoen ontziek milia nautiko eta erdiko (2.778 metro) ibilbidea osatuko dute, bi luzetan eta ziaboga batean banatuta.
Jarraian, Eusko Label Ligako estropadaren txanda izango da, Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia. Gizonezkoen 12 traineruek hiru itsas miliako (5.556 metro) ibilbidea osatuko dute, lau luzetan banatuta, hiru ziabogarekin. Estropada honetarako txandak CaixaBank Koroaren sailkapen orokorrean oinarrituta osatuko dira, beraz, lehenengo txandan Kaiku Vusa, Zarautz Babyauto, Ondarroa Cikautxo eta CR Ares arituko dira. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Cabo, Zierbena Bahias de Bizkaia eta GO fit Hondarribia izango ditugu. Azkenik, ohorezko txandan Bermeo Urdaibai Avia, Orio Arraunketa Elkartea, Donostiarra Amenabar eta Santurtzi Transportes eta Grúas Aguado arituko dira.