Albisteak 2024
LEHIAKETA
24 Eka 2024
Guztira 9 talde aurkeztu dira Euskotren Ligako playofferako
Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da, eta orain, aurkeztu diren taldeek euren lekua kirol-merituengatik lortu beharko dute.
Traineruen denboraldia gertu dago eta Euskotren Ligara igotzeko asmoa duten klubek beharrezko dokumentazioa aurkeztu dute. ACTko Zuzendaritza Batzordeak, ARC-ETEko eta ALNko klubek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, honako eskaera hauek onartu ditu:
• S. D. Astillero
• Deustuko Arraun Taldea
• C.D.R. Kaiku Arraun Kirol Elkartea
• Club De Remo Chapela
• Club De Remo Rianxo
• Ondarroa Arraun Elkartea.
• Pasai Donibane Koxtape A.E.
• Zumaiko Telmo Deun A.K.E.
• Zarautz Arraun Elkartea
Gauzak horrela, klub horiek kirol-merituen bidez lortu beharko dute playofferako txartela.


