Albisteak 2023

LEHIAKETA

02 Uzt 2023

Donostia Arraun Lagunakek lortu du garaipena A Coruñan

Donostia Arraun Lagunakek lortu du garaipena A Coruñan Donostia Arraun Lagunakek lortu du garaipena A Coruñan

Laugañeneko eskifaiak eskuratu du jardunaldi bakarrera jokatu den VI. Cidade da Coruña Bandera.

VI. Cidade da Coruña bandera bereganatu du Donostia Arraun Lagunak taldeak atzoko jardunaldia bertan behera geratu ostean. Arraun Lagunakekin batera, lehen txandan aritu diren Tolosaldea eta Donostiarra izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak. Oriok, iazko txapeldunak, ordea, bigarren txandan arituta, laugarren postuan amaitu du. Hondarribiak, Cabok, Hibaikak eta Tiranek itxi dute sailkapena.

Gauzak horrela, Euskotren Liga historiko honetako lehen liderra da Arraun Lagunak 8 punturekin, Tolosaldea bigarren 7 punturekin, Donostiarra hirugarren 6 punturekin.

 

Zierbenak irabazi du denboraldiko lehen bandera, A Coruñan

Ontzi bizkaitarrak lortu du garaipena Rizaorreko uretan jokatu den VII. Cidade da Coruña Banderan.

Lehen jardunaldia bertan behera utzi eta gero, bigarren jardunaldian garaipena lortuta bereganatu du VII. Cidade da Coruña Bandera Zierbenak. Estropada hasieran Hondarribiaren denboretan aritu bada ere, azkenerako gipuzkoarren denborak hobetu eta 10 segundoko aldearekin irabazi dute bandera. Ama Guadalupekoek bigarren postua eskuratu dute eta hirugarren izan dira Getariakoak. Oriok laugarren postua eskuratu du eta iaz Eusko Label Liga irabazi zuen Bermeo Urdaibai 5. Postuan helmugaratu da.

Hortaz, 2023ko denboraldiko lehen 12 puntuak Zierbenak bereganatu ditu, Hondarribiak, berriz, 11 ditu eta Getariak 10. Atzetik, berriz, Kaiku izan da 11. eta Santurtzi 12.

Itzuli