Albisteak 2024

LEHIAKETA

10 Abu 2024

Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki

Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki

Liga amaitzeko 3 jardunaldiren faltan Lugañene traineruak irabazi du puntutan dagoeneko aurtengo liga.

Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki, Hondarribian bandera eskuratu ostean. Lanak 10:57,80ko denboran amaitu dituzte: lehen luzean donostiarra liderraren parean joanagatik, bigarren luzean bi traineruen arteko diferentzia aregaotzen joan da eta azkenean 15 segundoko errentarekin irabazi diete Juan Mari Etxabek prestatutako neskek. Hirugarren postuan Tolosaldeak amaitu du,11:21,40ko denboran gelditu dute kronoa eta laugarrenak oriotarrak izan dira 11:32,38k denboran ailegatuta. 

Euskotren Ligako lidergoa Arraun Lagunakena izango da gaurtik aurrera beraz, eta momentuz 104 puntu ditu. Tolosaldearena da bigarren postua 79rekin eta puntutan berdinduta daude Orio eta Donostiarra 75ekin.

 

Bermeo Urdaibaik bederatzigarren aldiz irabazi du Hondarribiko Bandera

Bermeo Urdaibaik bederatzigarren aldiz irabazi du Hondarribiko Bandera, 20:10,62ko denboran helmugaratuta. Lau luzeetan zehar izan dira azkarrenak bermeotarrak, eta etxeko traineruari, bigarren sailkatuari, 8 segundoko aldea atera diete. Gaurkoan hirugarrena donostiarra izan da eta Zierbenak amaitu du laugarren postuan: 11:21,40 eta 11:32,38ko denboretan gelditu dute kronoa, hurrenez hurren.

Lidergoa sendotu du beraz gaur ere Urdaibaik, eta eurena da lehen postua Eusko Label Ligan 149 punturekin. Zierbenak 136 ditu, Hondarribiak 118 eta Donostiarrak 117.

 

Itzuli