Albisteak 2014

LEHIAKETA

21 Ira 2014

Kaiku Ambilampentzat izan da XL Corte Inglés Bandera

Kaiku Ambilampentzat izan da XL Corte Inglés Bandera

'Bizkaitarra'k lortu du garaipena Portugaleten, Caboko galiziarrekiko 9 segundoko aldearekin

Gaur goizean, Portugaleteko uretan, Hondarribia Orsa 2014ko San Miguel Ligako txapeldun bilakatu da eta "la Caixa" Koroa jaso du XL El Corte Inglés Bandera amaitu denean. Bandera, aldiz, Kaiku Ambilampentzat izan da Caborekiko 9 segundoko aldearekin. Gaur ospakizunetan ibili den beste bat Vicente Carpintero da, aurtengo "la Caixa" patroi onenaren garaikurraren garailea izan ostean.

Gaurko El Corte Inglés Bandera Isidoro Álvarez, orain dela gutxi hildako El Corte Ingléseko presidentearen omenez egindako minutuko isilunearekin hasi da. Estropada ohorezko txandan erabaki da, non Kaiku Ambilampek 19'27”24ko denbora markatu duen, Cabo baino 9 segundo lehenago iritsiz. Atzetik, Orio Babyauto, sestaoarrengandik 11 segundora iritsi da, laugarren postua lortuz, eta Hondarribia Orsa bostgarren izan da, 16 segundora.

Lehenengo txandari dagokionez, San Juan Iberdrolak Portugalete Eulenen hasiera indartsuari aurre egin dio eta hirugarren postua lortu dute. Esan beharra dago San Juan Iberdrolari 3 segundoko zigorra ezarri zaiola, bigarren izatea eragotzi diona. Atzetik, Zierbena Bahías de Bizkaiak seigarren portua lortu du 17 segundora. Txanda osatu dute Portugalete Eulen eta Tirán Pereirak, 18 eta 32 segundora hurrenez hurren.

Samertolameu sailkatu da San Miguel Ligarako

Igoera playoff-ean, Samertolameu Grupo Rodmanentzat izan da garaipena gaurkoan ere erlojupekoan denbora onena lortu ostean, eta honela, datorren urtean San Miguel Ligan egoteko eskubidea lortu du. 19'30”60ko denborarekin, lau segundoko aldea lortu dute Getaria Indaux Viveros San Antonekiko. Bigarren postua oso lehiatua izan da getariarren eta Zumaiakoren artean, eta azkenik sei dezimako aldearekin erabaki da getariarren alde. Txanda Amegrovek itxi du 20'01”64ko markarekin. Honela, datorren ustean hiru traineru galiziar izango dira San Miguel Ligan: Tirán Pereira, Cabo eta Samertolameu Grupo Rodman.

Itzuli