Albisteak 2018

ELKARRIZKETAK

29 Mai 2018

"Gure helburua bigarrengo txandan gogor borrokatzea da"

"Gure helburua bigarrengo txandan gogor borrokatzea da"

Benigno Silvak, Cabo-ko entrenatzaileak, bere taldeak izandako aldaketa handiei buruz hitz egin digu, baita beraien helburu nagusiari buruz

Eusko Label Ligaren hasiera geroz eta hurbilago dago eta klub desberdinak xehetasun guztiak zaintzen ari dira lehenengo estropadara mailarik onenarekin iritsi ahal izateko. Benigno Silvak, Cabo-ko entrenatzaileak, argi dauka xehetasun txiki hauek duten garrantzi handia.

Iazko urteko liga ez zen erraza izan galiziar klub honentzat “iazko denboraldia saila izan zen eta sarritan arriskuan egon ginen”. Arazo honek pentsatuarazi egin zion klub osoari eta hainbat erabaki garrantzitsu hartu zituzten “nola nahi dugu ligan jokatu? Atzean, arriskatuz eta sufrituz? Ez dugu hori nahi, beraz akordio batera iritsi ginen denon artean. Hainbat arraunlari gonbidatu genituen eta nik uste dut aurten bost edo sei mutil berri hauek kalitate puntu hori emango digutela”.

Taldeak izandako aldaketei buruz Benignok dio “zenbakiak oso onak dira, ez bikainak, baina bai oso onak. Orain taldea ondo egokitzea falta zaigu ahalik eta errendimendu gehien ateratzeko”.

Aurtengo txapelketari buruz dio “Eusko Label Ligako estropada guztietan dena eman behar da, izan ere azkenaldian lau segundotan bost edo sei talde sartzen dira”. Entrenatzaileak badaki “goian dauden lau taldeak egonkor arituko direla”. Beraien lehiakideei buruz hondorengoa dio;Urdaibai Avia oso egonkor dabil, baita GO fit Hondarribia ere. Orio Babyauto aurten goian arituko dela uste dut eta Zierbena Bahías de Bizkaia ere ondo ibiliko da. Gainontzekoak tropelean arituko gara eta oharkabetzen dena zortzigarren, bederatzigarren edota hamargarren postuan amaituko du estropada".

Cabok badu helburu nagusi eta garrantzitsu bat “gure helburua bigarrengo txandan borrokatzea da, eta bertan egon behar dugu, larritasunik pasatu gabe nahiz eta egun batzuetan zorteak bere garrantzia eduki”. Bere mutilei buruz dio “pasio handiko talde bat da, baina batzuetan baretasuna eta lasaitasuna falta zaie. Nik uste dut aurten etorritako arraunlariek oreka puntu hori emango digutela”.

Itzuli