Albisteak 2020
ELKARRIZKETAK
27 Eka 2020
Traineru lehiakorra
Mikel Orbañanos GO fit Hondarribiaren agindtaritzan da beste urte batez, lehiakor izaten jarraitzeko esperoan
Azken urteetan erregulartasuna erakutsi duen talderik badago, hori da GO fit Hondarribiaren 'Ama Guadalupekoa'. Berdeek 9 urte daramatzate denboraldi amaieran ohorezko txandako postuetatik atera gabe. Mikel Orbañanosen mutilek urtez urte erakusten dute talde lehiakorra direla eta Eusko Label Ligan gerra handia emateko prest daudela.
Iazko udako txapeldunordeari dagokionez, "Taldearen bizkarrezurra ez da asko aldatzen". Orbañanosen ustez, "Iritsi berrien gogoa" eta "etxekoen erregulartasuna" lagungarriak izan daitezke aurten ere lehiakorrak izateko.
Aurkariei dagokienez, gipuzkoarrak Orio Arraun Elkartea eta Santurtzi Transportes eta Gruas Aguado izango ditu aurkari, baina ez ditu Zierbena Bahias de Bizkaia eta Bermeo Urdaibai Avia alde batera utziko.