Albisteak 2020

LEHIAKETA

20 Ira 2020

Denboraldi amaiera bikaina Soterarentzat

Denboraldi amaiera bikaina Soterarentzat Denboraldi amaiera bikaina Soterarentzat

El Corte Inglés XLVI. Banderaren garaipenarekin, Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok CaixaBank Koroa irabazi du lehen aldiz

Lehen paladetatik Soterak hiru puntuko aldea zuen Hondarribiarekiko, eta alboko kalean gola sartu ahal izan dio. Horrela, hasieratik aurrea hartu ahal izan du, eta pixkanaka aurkariekiko aldea handitu du. Azken ziabogan zortzi segundoko aldearekin, Zierbenaren denbora irauli ahal izan dute lehen txandan, eta horrela ospatu dute Caixabank koroa. Azkenean, 19:15.78ko denborarekin Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok azken bandera eta Eusko Label Liga eskuratu ditu. Atzetik, Oriok eta Urdaibaik, biek 3 segunduko zigorra jaso ondoren, 19:29.66 eta 19:31.38ko denbora sinatu dute hurrenez hurren, estropadan hirugarren eta laugarren postuan amaitu dutelarik. Bestalde, Liga irabazteko aukera zuen Ama Guadalupekoak ezin izan du Soterak egindako marka gainditu, eta estropadaren erdialdean 5 segundo galdu arren, ezinezkoa ikusi dute markagailua iraultzea, eta kronometroa ahalik eta lasterren gelditzen saiatu dira. Horrela, Go Fit Hondarribiak bosgarren denborarik onena sinatu du 19:34.02ko denborarekin.

Lehen txandan, Donostiarrak hiru segundoko zigorra jaso zuen hasi baino lehen, berandu iritsi zelako irteerara. Estropada hasi ondoren, Zierbena nagusitzen hasi da lehen paladatik, eta aldea handitzen joan da pixkanaka. Horrela, Zierbena Bahias de Bizkaiak 19:25.90eko denbora egin du, jardunaldiko bigarren denborarik onena. Atzetik, Donostiarra Amenabar txoen erritmoari eusten saiatu da, baina azken luzean ihes egin die. Horrela, helmugan, 19:40.44ko denbora lortu zuten. Atzetik, Lekittarra Elecnor eta Cabo izan dira lehen hiru luzeetan, baina azken luzean Isuntzak garaipena lortu eta atzean utzi du galiziarra. Horri esker, 19:54.86 eta 20:00.62 denbora sinatu dute, hurrenez hurren.
 

Itzuli