ACT
2009an Euskotren Liga eratu zen emakumezkoen arraunari bultzada bat eman eta gizonezkoetan egiten zen bezalako goi mailako txapelketa bat sortzeko. Lehenengo edizioan 8 estropada jarri ziren jokoan eta selekzioka lehiatu zen. Txapelketa honetako lehen lau parte-hartzaileak Cataluña, Bizkaia, Gipuzkoa eta Galizia txapelduna izan ziren.
2011ean emakumezkoen arraun klubek selekzioen lekua hartu zuten eta 10 jardunaldiraino luzatu zen Euskotren Liga, Getaria - Tolosa kluben arteko baturak lortu zuelarik garaipena. Datorren bi urteetan Zumaia Salegi Jatetxeak lortu zituen garaipena (2012 eta 2013), 'bateleren' nagusitasunari hasiera eman aurretiko azken talde txapelduna bilakatuz.
Parte harturiko bi edizioetan txapeldunorde postu bat lortu ondoren, 2014ean San Juan Iberdrolak bere lehenengo garaipena lortu zuen Euskotren Ligan, Hibaika Jamones Ancín-en aurretik. Hemendik aurrera, ez da izan San Juan Iberdrola garaitu duen talderik eta urtez urte Euskotren Ligako garaikurra bereganatuz joan dira 2018an bere bostgarren txapelketa irabazi zuten arte. 2018koa, oso urte garrantzitsua izan zen Euskotren Ligarentzat, hamargarren edizioa ospatu baitzuen eta 16 jardunaldiraino luzatu zen emakumezkoen txapelketaren egutegia.
2019. urtean talde berri bat gehitu zen garaileen zerrendan. Orio Babyautok bere historiako lehen Euskotren Garaikurra erdietsi zuen. 2020ean 'mirotzek' garaipena errepikatu zuten Kantauriko traineru azkarrena izanik.
2021ean, eta lehia parekatu baten ondoren, beste talde bat gehitu zen irabazleen zerrendan, Donostia Arraun Lagunak. Gainera, Euskotren Ligako titulua lortu zuen Donostiako lehen trainerua izan zelarik.
Euskotren Ligako txapeldunak
- 2009: Galizia
- 2010: Gipuzkoa eta Galizia*
- 2011: Getaria - Tolosa
- 2012: Zumaia Salegi Jatetxea
- 2013: Zumaia Salegi Jatetxea
- 2014: San Juan Iberdrola
- 2015: San Juan Iberdrola
- 2016: San Juan Iberdrola
- 2017: San Juan Iberdrola
- 2018: San Juan Iberdrola
- 2019: Orio Babyauto
- 2020: Orio AE
- 2021: Donostia Arraun Lagunak
- 2022: Orio Orialki
El laudo emitido por el Árbitro de la ACT el 8 de noviembre del 2010, resuelve que la temporada 2010 de la competición Euskotren Liga tenga dos ganadoras ex aequo