ORIO

Historia

1980ko  hamarkadan  azaltzen  zaizkigu  emakume-arraunlarien  erreferentziak  Orion.  1982  eta  1984  urteetan partaidetza testimoniala izan zuten. 1986ak markatzen digu emakume-arraunlarien partaidetza sendoa. Gaur arte eta  etengabe  jarraitzen  duna.  Urte  hortan  iritsi  ziren  konpetizio  ofizialak,  lehenengo  txapelketak  eta  dominak. Guztia,  aulki  mugikorreko  -  arraunketa  olinpikoan. Handik  aurrera,  eta  disziplina  hontan,  urtetik  urtera  gehitzen joan   da   emakume-arraunlari   kopurua,   domina-mota   guztiak   lortuz   Gipuzkoa,   Euskadi   eta   Espainiako Txapelketeetako  modalitate  eta  maila  desberdinetan.  Orioko  elkartearen  babesean  egondako  emakumeak  iritsi dira Europa eta Munduko Txapelketan lehiatzera. Ezin ahaztu 2004.urtean Atenas-eko Joku Olinpikoetan, Orio AE-ko arraunlaria zen Eva Mirones pasaitarraren partaidetza.

Bestalde  eta  tostako  arraunketan,  1994.urtean  azaltzen  zaigu  Orioko  emakumez  osaturiko  batel  baten  lehen partaidetza, garaipenarekin gainera, Loiolako batel estropadatako trofeoan zehazki. Gipuzkoako Ligan estrenaldia 1999.n izan zen, emakumezko jubenilez osaturiko batela hain zuzen. Emakumezkoen batel seniorrak, 2000.urtean lortzen   du   lehenengo   Batel   Txapelketa,   Gipuzkoakoa zehazki.   Tosta   arraunketako   modalitate   hontan   ere Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketak lortuak dituzte Orioko emakumeak.

Emakumeez osturiko lehenengo trainerila oriotarrak 2010an egin zuen bere estrenaldi ofiziala. 2019arte, azken bi urteetako Euskadiko Trainerila Txapelketak dira, garaipen nagusienetakoak.

2010  izan  zen  baita  ere,  Orioko  emakumezkoen  traineruaren  lehenengo  partaidetza  ofiziala.  Gaur  arte,  pixkana-pixkana eta bere kirol-maila hobetzen joanez, goiko postuetara iristea lortu arte. 2019ko denboraldia bikaina izan zen,  historian  zehar  lehenengo  aldiz  lortu  baiziren  Euskotren  Liga,  Gipuzkoa  eta  Euskadiko  Txapelketak  eta Donostiako Estropadatako Kontxako Bandera. 

2020an ere goi-mailako banderen lehian jarduteko ilusioarekin datoz emakume oriotarrak.