Albisteak 2015

LEHIAKETA

11 Abu 2015

Zarautzek zirrara bikoizten du

Zarautzek zirrara bikoizten du

Gaur goizean Zarauzko XXXVIII. Estropaden jardunaldi bikoitzaren aurkezpen saioa ospatu da

Beste urte batez denboraldiko jardunaldirik berezienetako bat iritsi da. Zarauzo jardunaldi bikoitzak aurtengo San Miguel Ligaren hamabigarren eta hamairugarren jardunaldiak jokoan jartzeko balio izango du. Gainera asteburu honetan Euskotren Ligaren azken bi jardunaldiak lehiatuko dira, aurtengo txapeldunaren izena ezagutzeko.

Zarauzko Bandera honen txapelduna bi jardunaldietako denbora batuketarik onena duen taldeak eramango du etxera, baina jardunaldi bakoitzaren ondoren ere puntuak banatuko dira San Miguel Ligaren sailkapen nagusirako. txapelketako 12 ontziek bi jardunaldietan zehar hiru itsas miliako eremu batean lehiatuko dira, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da larunbatean. Honela, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero egongo dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Tirán Pereira eta Kaiku Producha arituko dira arraunean. Azkenik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Asteburu honen bitarte aurtengo Euskotren Ligari ere amaiera emango zaio, azken bi jardunaldiak jokoan jarriz aurtengo txapelduna ezagutzeko. Emakumezkoen estropada itsas milia bat eta erdiko eremu batean jokatuko da, bi luze eta ziaboga batekin.

Gaur goizean ospatu da Zarauzko XXXVIII. Estropaden aurkezpen saioa ospatu da Zarauzko Talai Berri Txakolindegian, eta bertan izan dira Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea; eta Garikoitz Iruretagoiena, Zaratz AE.ko ordezkaria. Hauek, estropada honen izaera berezia azpimarratu nahi izan dute. Bestalde, azken urteotan egin izan den bezela, San Miguel Ligaren lider den taldeari garaikur bat eman dio Zarautzeko Udalalak, NT2 Hondarribiari.

Itzuli