Albisteak 2021
LEHIAKETA
01 Urr 2021
Xanti Zabaletak ez du Orio Orialkin jarraituko
Euskotren Ligako entrenatzaile ez jarraitzea erabaki du gipuzkoarrak
Orio Arraunketa Elkarteak argitaratu berri duenez, Xanti Zabaletak Euskotren Ligako entrenatzaile gisa ez jarraitzea erabaki du. Zabaleta 2016an iritsi zen taldera, eta klubak erdietsi dituen bi Euskotren Ligako tituluak lortu ditu bere aginduetara. Klubak ez du aditzera eman nor izango den Orio Orialki taldearen entrenatzailea 2022ko Euskotren Ligan.