Albisteak 2015

BEREZIAK

04 Eka 2015

Urre likidoa San Miguel Ligara iritsi da

Urre likidoa San Miguel Ligara iritsi da

ACT eta Koipek sinatu duten akordioaren ondorioz olio empresa San Miguel Ligaren parte izatera pasatzen da

San Miguel Ligako partaideek estatxak solta ditzaten hilabete baina gutxiago geratzen denean, ACTk bidetik lankideak bilatzen jarraitzen du. Kasu honetan, Koipe batzen da eta bere zaporerik onena jarriko du 12 traineruek euren bertsiorik onena eman dezaten udarako txapelketako 19 jardunaldietan zehar. Elkarlan akordio honen bitartez, olio empresak txapelketa zirraragarri honek iraungo dituen hiru hilabeteetan Kantauri Itsaso eta Atlantikoko ertz guztian zehar San Miguel Ligako karabanarekin bat egingo du.

Koipe Espainiako olio marka liderretako bat da eta Deoleoren parte da, mundu mailako liderra ontziraturiko olioaren merkaturatzean, lanean dabilen merkatu guztietan lehen markekin, hala nola, Koipe eta Carbonell edo Carapelli, Sasso eta Bertollli italiarrak.

Modu honetan, gaur goizean ACTren bulegoetan elkarlan honen sinadura ekitaldia izan da, eta bertara gerturatu dira Celestino Martín del Barrio, Koiperen lurraldeko zuzendaria, eta Pedro Andueza, ACTko presidentea. Elkarteko arduradun nagusiak olio enpresak eskainitako laguntza eskertu nahi izan du.”Akordio honen bitartez baieztatzen da arraunaren munduak goranzko ibilbidea daramala eta San Miguel Liga, gure txapelketa, geroz eta erakargarriagoa da. Guretzak, Koipe bezalako izen ona eta historia luzea daukan enpresa batekin lankidetzan egotea oso atsegina da”, dio Anduezak. “Jasotako konfidantza guztia bueltatzen saiatuko gera eskaintzeko daukagun onenarekin, traineruen ikuskizun hoberena”, amaitzen du ACTko presidenteak.

Bere aldetik, Celestino Martin del Barrio, Koiperen lurraldeko arduradunak, esan du “akordio hau markaren inguruarekiko konpromezuaren fruitua da, Koipe lurralde honetako kulturaren parte baita”.

Itzuli