Albisteak 2015

LEHIAKETA

30 Abu 2015

Urdaibai Aviak erritmoa markatzen du Zierbenan

Urdaibai Aviak  erritmoa markatzen du Zierbenan

'Bou Bizkaia'rentzat izan da garaipena XXXII Petronor Banderan, lidertzan jarraitzen duen NT2 Hondarribiaren aurretik

San Miguel Ligak aurtengo denboraldi erregularrari amaiera eman dio gaurko XXXII Petronor Banderarekin, non Urdaibai Aviak denboraldiko hirugarren bandera eraman duen San Miguel Ligan. Honen atzetik, NT2 Hondarribiarentzat izan da bigarren postua, eta Orio Babyauto izan da hirugarren. Honela, NT2 Hondarribiak San Miguel Ligako bigarren txapelketa jarraian irabazteko bidea oso bideratua utzi du, 18 puntuko aldea duela bi azken estropaden faltan. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrak lider berria dauka, Urdaibai Aviako Gorka Aranberri, 17 punturekin.

Lehenengo paladetatik Urdaibai Avia garaipena lortzeko intentzio garbiarekin atera da eta garaipen argia lortu du 19'37"18ko erregistroarekin XXXII Petronor Bandera etxera eramanez, 'txo'entzat denboraldiko hirugarren bandera. Hauen atzetik, NT2 Hondarribiak bederatzi segundu utzi ditu, bigarren postua lortzeko, eta Orio Babyautok, gaur hirugarren, 13 segundo galdu ditu. Kaiku Produchak itxi du txanda 20'11"20ko denborarekin zazpigarren postua lortuz.

Bigarren txandako protagonismoa San Juan Iberdrola eta Tirán Pereiraren artean banatu dute. Eta galiziarrek txandako garaipena lortu duten arren kanporatuak izan dira bere kaletik ez sartzeagatik. Beraz, txandako garaipena San Juan Iberdrolarentzat izan da 19'52"40rekin, laugarren postua lortuz. Bere aldetik, Cabok, bostgarren, 25 segundoko aldea utzi du bermeoarrekiko, eta San Pedro Ecolmare zortzigarren izan da 20'11"94ko markarekin.

Lehenengo txandan, Astillerok diferentzia markatu du eta garaipena lortu du kronoa 20'10"19an geratuz, seigarren izateko balio izan diena. Atzetik, Portugalete Eulen eta Zierbena Bahías de Bizkaia, dezima batez alderatuak, bederatzigarren eta hamargarren postuan sailkatu dira hurrenez hurren. Samertolameu Rodman Groupek itxi du txanda, hamaikagarren postuan. Honela, 'galipo'ak eta kantabriarrak hurrengo urterarte agur esango diote San Miguel Ligari. Bestalde, Meirako untziak bere jaitsiera egiaztatu du, goi mailako kategorian bere plaza galdu.

Bermeo eta Portugalete

San Miguel Ligak 15 eguneko geldialdia hartuko du Kontxako Banderaren lehiatzearekin bat. Ondoren Bermeo, irailaren 19an, eta Portugaleteren, irailaren 20ean, txanda iritsiko da San Miguel Liga aurtengoz amaitzeko. Estropada hauetan gainera playoff-a jokatuko da, non Portugalete Eulenek bere postua defendatuko duen San Miguel Ligan

Itzuli