Albisteak 2016

BEREZIAK

06 Eka 2016

Unaik erritmoa ezartzen dio #EkainekoPlaylistari

Unaik erritmoa ezartzen dio #EkainekoPlaylistari

Zumaiako patroiak, Unai Osak, 'Telmo Deuna'ren San Miguel Ligako bueltan, musika elektronikoa gainentzen den playlista eratu du

Ekaina iritsi da eta San Miguel Ligako hasierarekin batera, playlist berri bat iritsi da. Oraingoan #EkainakoPlaylistaren protagonista Zumaiako patroia da, Unai Osa. Zumaiatarrak musika elektronikoaz gozatzera eramaten gaitu, izan ere, Calvin Harrisen "Summer" eta Aviciiren "Wake me up" kantak txertatzen ditu zerrendan.

Bi kanta hauez eta musika elektronikoaz gain, musika zerrenda honetan rockari tarte bat uzten dio. Hesian taldearen "Behar zaitut" eta eta Kaotiko taldearen "Paranoia" kantak uztartzen ditu. Hala ere, baladeei ere toki bat uzten die, musika genero honetan Adelle da protagonista "Hello" eta "Someone like you" kantekin.

Azkenik, 'Telmo Deun'eko patroiak #EkainakoPlaylistari Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Telmo Deun" kantarekin amaiera ematen dio. ¡Disfrutatu Zumaiako patroiak entzuten duen musikaz!

Itzuli