Albisteak 2018

BEREZIAK

24 Uzt 2018

Uda, Carlos Mañasen erritmoan

Uda, Carlos Mañasen erritmoan

Urdaibai Aviako arraunlariak bere Playlista dakarkigu uztailan

Carlos Mañas Urdaibai Avian zazpigarren urtea duen arraunlariak bere musika proposamena ekarri digu, erritmo udatiarrez betea, elektronika eta reggaetona nagusi direlarik. Kanta oso ezagunei buruz ari gara, Becky G-ren "Sin pijama" edo Aitana War gazteen "Lo malo", adibidez, OTko akademiatik atera berritan kaleratutako kanta. 

Estilo elektronikoagoko kantak ere utzi dizkigu arraunlariak, "Power" bezala, Hardwell dj holandarrak ekoizitakoa. Edota Calvin Harrisen hit berria, "One Kiss". Dantzan ez gelditzeko erritmo freskagarriak. 

Zalantzarik gabe, gerria mugitzeko musika ekarri digu Urdaibai Aviako arraunlari valentziarrak uztailean. 

Jarraitu gure Spotify kontua eta mugi zaitez arraunlarien playlisten erritmoan!

Itzuli