Albisteak 2016

BEREZIAK

05 Mai 2016

Txikoriak zapore guztia arraunean jartzen du

Txikoriak zapore guztia arraunean jartzen du

ACTk eta Molabek bigarren urtez jarraian akordioa berritzen dute eta elkarrekin nabigatuko dute

Udara geroz eta gertuago dago eta ACTko indarrak batzen jarraitzen du udarari begira. Izan ere, beste urte batez, Molabe SAk akordioa firmatzen du eta beraz, El Chimbo, El Árbol, La Niña eta Leroux txikoriek San Miguel Ligako deliziak egingo dituzte. Aurreko urtean gertatu zen antzera, San Miguel Ligako villagera gerturatuko den orok aipatutako produktuak probatzeko aukera izango du, etxeko txikienak prestatutako aktibitateekin disfrutatzen ari diren bitartean. Gainera, El Chimbo, El Árbol, La Niña eta Leorux txikoriek pronostikatzaile lanetan jarriko dituzte arraunlariak aurreko urteko joko berarekin. Aurreko urteko txapelduna, Jon Carrillo, San Juan Iberdrolako arraunlaria izan zen.

Txikoriaren landan tradizio handiko hiru familien bateraketaren ostean (MOmoito, Landa eta BElón), 1966an, fabrika bat eraiki zuten Zamudion, gaur egun, funtzionamenduan dagoen fabrika alegia. Txikoria, kantabrikoko kostaldean aski famatua den produktua da, osasuntsua den produktua da eta %100ean landare jatorrizkoa da. Txikoriaren funtzioteko bat da kontsumitzailearen osasuna zaintzea.

Horrela, gaur goizean, Juan Gonzalez-Fanjul, Molabe S.Ako Zuzendaria eta Pedro Andueza, ACTko lehendakariak, elkartu egin dira akordioa sinatzeko. Elkarteko ordezkari nagusiak aitortu du, "horrelako laguntzak jasotzea oso garrantzitsua da txapelketaren etorkizunerako. Horrelako enpresek guregan konfiantza jartzeak, prestigio ematen digu, eta gainera norabide onean nabigatzea ziurtatzen digu".

Bestetik, Juan González-Fanjulek dio, "aurreko urteko akordio oso onuragarria izan zen enpresarentzat eta aurten ere ACTarekin akordioa sinatzearekin batera horrelako ikuskizun batean laguntzea, harro sentiarazten gaitu".

Itzuli