Albisteak 2016

BEREZIAK

27 Eka 2016

Txikonekin hodeietatik ibiltzen

Txikonekin hodeietatik ibiltzen

Alex Txikonek, Asier Zurinaga eta Ioseba Amunarriz proban jartzen ditu 2016ko San Miguel Ligako aurkezpen bideoan

Ioseba Amunarriz, patroi onenaren bi CaixaBank Trofeo eta hiru San Miguel Liga. Asier Zurinaga, patroi onenaren bi CaixaBank Trofeo eta lau Liga San Miguel. Uretan eta uretatik at arerioak dira eta lehiatzen direnean batak bestea gainditu nahi du beti. Bi patroien artean uretako lehiak bortitzak izaten dira, baina oraingoan ez ziren uretan lehaitu. Alex Txikon abenturero Lemoarrak, 'Ama Guadalupekoa'ko eta 'Bizkaitarra'ko patroiak hodeien artean jarri zituen.

1,7 kilometro maldan gora, eskalada eta rapela izan ziren Txikonek patroiei prestatu zituen probak. Patroiak kikildu ordez, erronka onartu zuten eta esfortzu handia errekeritzen duten hiru proba hauei ekin zioten. 

Erronkaz gain, patroiek Txikonek bere abenturetarako erabiltzen duen materiala ezagutzeko aukera izan zuten. Arnesak, botak, sokak, berokiak...Lemoarrak zortzimila altuerako mendiak igotzeko erabiltzen duen material guztia hain zuzen. 

Bideo honetan, Ioseba eta Asierren arteko erronkaren laburpen bat eskeintzen dizugu. ¿Zein izango da garailea uretatik kanpo?

Itzuli