Albisteak 2013

LEHIAKETA

12 Api 2013

Traineruen San Miguel Liga Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Banderarekin

Traineruen San Miguel Liga Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Banderarekin Traineruen San Miguel Liga Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Banderarekin

Eusko Jaurlaritzak Euskadi izena sustatzeko ekimena abiatu du lehentasunezko gune turistiko batean, Katalunian.

Arrauneko hamabi talde garrantzitsuenek parte hartzen duten Traineru Kluben Liga Bartzelonan hasiko da aurten. Euskadi-Basque Country Bandera izango da lehen estropadaren izena, eta ekainaren 16an jokatuko da.

 

Ekimena Euskadiko turismoarentzat erreferentzia den gune batean abiatuko da, Katalunian, bertakoa baita gure lurraldea bisitatzen duten Estatuko turisten gehiengoa. Estropada Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta ACT elkarteak lortutako akordioari esker antolatuko da, eta telebistaz eskainiko da zuzenean.

 

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Turismo alorrean ardura duten erakundeekin elkarlanean aritukoa.

 

Badira hamar urte Traineruen San Miguel Liga estropaden lehiaketetan murgildu zela Euskadin, Kantabrian eta Galizian; oraingoan beste pauso bat emango du bere zabalpenean. Eusko Jaurlaritzak, bestalde, Euskadi izena lehentasunezko gune turistiko batean indartzea lortuko du, horrek ekarriko dizkion onuren jakitun; besteak beste, Euskadi-Basque Country leloa kalitatearen sinonimoa dela erakustea.

Itzuli