Albisteak 2013

LEHIAKETA

04 Uzt 2013

SANXENXOTIK MOAÑARA, ITSAS ADAR ALDAKETA: PONTEVEDRAKOTIK VIGOKORA

SANXENXOTIK MOAÑARA, ITSAS ADAR ALDAKETA: PONTEVEDRAKOTIK VIGOKORA SANXENXOTIK MOAÑARA, ITSAS ADAR ALDAKETA: PONTEVEDRAKOTIK VIGOKORA

Moañakoa da Tiran, eta bertan jokatuko da ligako bosgarren proba puntuagarria

Gaur eguerdian aurkeztu da XXXI BANDEIRA CONCELLO DE MOAÑA – III FANDICOSTA SARI NAGUSIA estropada. Igande eguerdian jokatuko da, uztailaren 7an, Moaña herrian. Aurkezpen ekitaldia Moañako Udaletxean egin da, eta bertan izan dira Moañako alkatea, Jose Fervenza Jauna, Moañako Udaleko Kirol zinegotzia, Jorge Santome Jauna, Tiran SD arraun elkarteko persidentea, Manuel Mora Jauna, eta estropadako babaeslearen, Fandicosta enpresaren bi ordezkari: Borja Tenorio eta Javier Orje.

Estropada eguerdiko 12:00an hasiko da, eta txandak bezperan Sanxenxoko estropadaren emaitzen baitan zehaztuko dira. 22.500 euro banatuko dira diru saritan. Pontevedrako itsas adarretik Vigokora 40 kilometro baino ez daude, baina behin Moañan, zalantzarik ez, iñork ez du edukiko bertako arraunlariek baino motibazio handiagorik, lan txukuna egiteko.

Itzuli