Albisteak 2011

LEHIAKETA

13 Uzt 2011

SANTANDERREN ERAKUTSIKO DA MAPFRE KOROA

SANTANDERREN ERAKUTSIKO DA MAPFRE KOROA

Mapfre Koroa aseguru etxeak Santanderren daukan bulegoan erakutsiko da Koroa uztailaren 13tik hasita, Pedrueca kalea 3-5, Santander.

Miguel Angel Oribe eskultore lasartearrak egina da koroa. Trofeoa kluben baten eskuetan geratuko da San Miguel Liga hiru urtetan jarraian irabazten badu, edo hiru garaipen horiek bost urteko epean lortzen baditu. Oriberen lana eskultorearen lan ildoaren jarraipen zehatza da: zirkuluaren, eta zirkuluaren hutsunea arakatzen du, hutsune berriak sortzeko, materia hausten duten konpartimendu hutsak, piezaren alde batetik bestera argia pasatzen uzten dutenak.

Mapfre Koroak 14 silueta huts ditu, eta zirkulu itxurakoa da. Modernitatea eta tradizioaren arteko uztarketa islatzen du, artea eta kirolaren artekoa, eta horregatik du burdinezko forja, udan itsasoan lanean aritzen diren arraunlarien giharrak bezalakoa.

Mapfre Koroako garaileak

2003 Astillero
2004 Urdaibai
2005 Astillero
2006 Hondarribia
2007 Urdaibai
2008 Urdaibai
2009 Castro
2010 Urdaibai

Itzuli