Albisteak 2014

BEREZIAK

06 Eka 2014

San Miguel Ligako festa bihar Bilbon ospatuko da

San Miguel Ligako festa bihar Bilbon ospatuko da

Hitzordua Bizkaiako hiriburuan ospatuko da Campos Elíseos antzokian arratsaldeko 20.00etan

Bihar, ekainaren 7an, arratsaldeko zortiretan, Liga San Miguelen urteroko gala ospatuko Bilboko Campos Elíseos antzokian, eta 700 gonbidatu inguru izango dira bertan. Ekitaldia aurkezteren arduradunak Sandra Sabatés eta Xabier Usabiaga izango dira, eta ekitaldi honetan zehar lehengo urteko traineru hoberenak sarituko dira: Kaiku Ambilamp, San Miguel Ligako traineru hoberena bezala, eta Zumaia Salegi Jatetxea, Euskotren Ligako iazko txapelduna.

Ekitaldian zehar beste hainbat sari ere banatuko dira:  traineru azkarrena, kirol-merezimentuaren saria, harrobi hoberena, entrenatzaile hoberena (San Miguel Ligako taldeetako entrenatzaileek aukeratua), estropada hoberena (taldeen artean aukeratua) eta ohorezko saria. Azken hau, Pedro Anduezak, ACTko presidenteak, emango du. 

Sari hauetaz aparte, 'la Caixa Koroa' helburu izango duen denboraldi berriaren inguruko bideo baten emanaldia izango da, hainbat hitzaldi eta koktel bat ere izango da ekitaldian.

Itzuli