Albisteak 2015

BEREZIAK

02 Eka 2015

San Miguel Ligak Kursaalen teloia irikiko du

San Miguel Ligak Kursaalen teloia irikiko du

hitzordua gipuzkoar hiriburuko Kursaalean izango da 19.30etatik aurrera

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregia da datorren larunbata ekainak 6ean 2015eko San Miguel Ligaren aurkezpen gala jasotzeko aukeraturiko lekua, non 600 gonbidatu inguru espero diren. Ekitaldi hau zuzentzeko arduraduna Anjel Alkain izango da, EITBko aurkezle eta umorista. Galan honetan lehengo urteko protagonistak sarituko dira: NT2 Hondarribia, San Miguel Ligako txapleduna, eta San Juan Iberdrola, Euskotren Ligako txapelduna.

Gainera, galan zehar beste kategoria batzuetan taldeen lana sarituko da: traineru azkarrena, kirol meritua, harrobi onena, patroi onena, entrenatzaile onena (San Miguel Ligako entrenatzaileen egindako bozkaketan erabakia), estropada onena (taldeen artean egindako bozketa bidez aukeratua) eta Pedro Andueza, ACTko presidenteak, emango duen ohorezko saria.

Bestalde, hitzordu honek 12 taldeek “la Caixa” Koroa lehiatuko duten San Miguel Liga eta Euskotren Liga aurkezteko balio izango du. Ekitaldian, denboraldi berriaren inguruko bideo bat proiektatuko da, mintzaldi desberdinak izango dira eta amaieran, koktel bait eskeiniko da bertara gerturaturiko gonbidatuentza. Amaitzeko, esan beharra dago, gala amaitu bezain laster Kursaaleko terrazan pantaila erraldoi bat ezarriko da eta gerturatzen diren guztiak berta Champions Leagueko finalaz gozatu ahal izango dute San Miguel garagardoaz gozatuz.

Itzuli