Albisteak 2012

LEHIAKETA

10 Eka 2012

SAN MIGUEL LIGAK BERE 10. URTEURRENA OSPATU DU EUSKALDUNA JAUREGIAN

SAN MIGUEL LIGAK BERE 10. URTEURRENA OSPATU DU EUSKALDUNA JAUREGIAN

Bilboko Euskalduna Jauregiak 2012ko San Miguel Liga-Mapfre Koroa lehiaketako aurkezpen ekitaldia hartuko du.

Denboraldi berezi bateko lehen ekintza garrantzitsua da. San Miguel Ligak 10. sasoiari ekingo dio, eta ospakizun polit hori 2011ko protagonistak oroituz eta haiei gorazarre eginez hasiko du. Galak pasa den denboraldiko kirolari, klub eta zaleak saritu ditu:

 

ARRAUNA 2011KO SAN MIGUEL LIGAKO TRAINERU AZKARRENARI:

· Borja Rodrigo, Bizkaiko Arraun Federazioko presidente Jaunak eman du saria.

· Kaiku Ambilamp ontziak jaso du saria, Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldian segundoko 4,81 metroko batez bestekoa lortu zuelako, 17,3 kilometro orduko, hain zuzen ere.

 

ARRAUNA 2011KO SAN MIGUEL LIGAKO KIROL MERITUARI:

· Jose Antonio Martinez Liaño, Kantabriako Arraun Federazioko presidentea Jaunak eman du saria.

· Sariaren hartzailea, Calixto Presmanes, bere kluba gehien ordezkatu duen kidea. Kasu honetan, Pedreña.

 

ARRAUNA 2011KO SAN MIGUEL LIGAKO HARROBI ONENARI:

· Virginia Berasategi andereak, Bilboko triatloilariak eman du saria.

· Zumaia Altuna y Uria ontziak jaso du saria, estropadetan harrobiko 11 arraunlari erabili baititu batez beste.

 

ARRAUNA 2011KO SAN MIGUEL LIGAKO ENTRENATZAILE ONENARI:

· Fernando Climent, Espainiako Arraun Federazioko presidente Jaunak eman du saria.

· Mikel Orbañanos Hondarribia Orsa ontziko arraunlariak jaso du saria.

 

ARRAUNA 2011KO SAN MIGUEL LIGAKO ESTROPADA ANTOLAKUNTZA ONENARI:

· Sabin Anuzita, Bilboko Udaleko Kirol Zinegotzi Jaunak eman du saria.

· Hondarribiak hartu du saria.

 

ARRAUNA 2011KO SAN MIGUEL LIGAKO PATROI ONENARI:

· Enrique Cid, Mapfre Etxeko Eskualdeko Zuzendari Nagusi Jaunak eman du saria.

· Asier Zurinaga da sariaren garailea, bera izan baitzen Kaiku Ambilamp ontziko patroia 2011n.

 

ARRAUNA 2011KO SAN MIGUEL LIGAKO ZALE TALDE SUTSUENARI:

· Carlos Cubillo Cervezas San Miguel etxeko ordezkariak eman du saria.

· Sestaoko Kaiku Ambilamp klubeko zaleentzat izan da saria.

 

OHOREZKO ARRAUNA:

· Pedro Andueza, ACT elkarteko presidente Jaunak eman du saria.

· Piter Bravo ACT elkarteko presidente ohiak hartu du saria. Bravok 2006ko martxoaren 18an hartu zuen kargua, eta bertan egon da 2012ko urtarrila arte. Cervezas San Miguel etxeko Iñigo Garaizar ordezkariak ere saria jaso du Traineru Liga bultzatzeko egin duen apustuagatik eta eman dion babesagatik.

 

ACT Traineru Kluben Elkarteak 10. urtea bete du, Kantauri Itsasoan eta Atlantiko Ozeanoan arraun eginez, indartsu. 10 urte luze, urteurren berezia, eta pizgarri polita liga gero eta lehiaketa hobea  izan dadin. CERVEZAS SAN MIGUEL ETA MAPFRE aseguru etxeen babesari esker bultzatzen dugu, bi enpresa horien haize indartsuak bultzada sendoa ematen baitiote arraunari.

Orduak zenbatzen ari gara, denboraldia gero eta gertuago baitago. 20 egun eskas geratzen dira ahalegin, lan eta ilusio mordoak olatuekin talka egin dezaten. San Miguel Liga Zierbenan hasiko da, San Miguel Ligara bueltatu den klubaren etxean. Ezin hasiera hoberik eskatu, debuta euren zaleen epelean. 18 etapetatik lehenengoa izanen da. Mapfre Koroaren garailea erabakiko duten 18 geltoki.

Aurtengo Ligak 19 jardunaldi izango ditu, 18 puntuagarriak. Ekainaren 30ean hasiko da eta irailaren 16an bukatu. Bilbon jokatu da lehen estropada, aurkezpen Gala egin den hiri berean. Bilboko errekan jokatu da estropada ez puntuagarria eta Hondarribia Orsa ontziak irabazi du.

Ezin ahaztu Euskotren Liga. Dagoeneko laugarren ekitaldia izango da. Aurten zazpi estropada jokatuko dira zortzi jardunalditan. Portugalete izango da lehen hitzordua, eta Zarautz azkena, jardunaldi bikoitzarekin, abuztuaren 19an.

San Miguel garagardo etxeak kirolarian ahalegina eta dedikazioa saritu nahi ditu lehiaketaren bitartez. Balore horiek baitira garagardo etxearen ikur betidanik. Cervezas San Miguel etxeak penintsulako iparraldean errotuta dauden tradizio eta kirolekin daukan konpromisoa erakutsi nahi du bere babesarekin. Aspaldi dago merkatuan San Miguel, aspaldi da arrauna kirol tradizionala. Estropadak bertatik bertara ikustera hurbiltzen diren milaka eta milaka zaleen urteroko tradizioa bezala.

MAPFREk ere bat egiten du kirolariek arraunkada bakoitzarekin, izerdi tanta bakoitzarekin helarazten dituzten baloreekin: ahalegina, dedikazioa eta konpromisoa.

San Miguel, Mapfre eta Euskotrenekin batera, eskertza eman nahi diegu Kutxabank eta Euskadi Goza Ezazu babesleei. Baita El Diario Vasco eta El Correo laguntzaileei ere. Ezin ahaztu estropadetako babesleak: Eusko Label, Euskadi Goza Ezazu, Getxo eta Zarauzko Udalak eta El Corte Inglés.

Bukatzeko, ETB eta TVG telebista kateek San Miguel liga-Mapfre Koroako 18 estropadak bere osotasunean eskainiko dituztela gogorarazi nahi dizuegu. Lehiaketako egutegia eta ligan parte hartuko duten 12 kluben inguruko informazio oro bistara dezakezue, orain gutxi berritutako elkartearen web gunean: www.ligasanmiguel.com

Itzuli