Albisteak 2015

LEHIAKETA

05 Abu 2015

San Miguel Liga Meiran bueltatzen da

San Miguel Liga Meiran bueltatzen da

Gaur goizean I Bandeira Illa do Samertolameu - Concello de Moaña estropadaren aurkezpen saioa ospatu da Moañako Udaletxean

Txapelketa bueltan da berriro denboraldiaren bigarren zatiari hasiera emateko bigarren asteburu galiziarrarekin. Larunbatean, 18:00etatik aurrera, San Miguel Liga lehengo urtean arraunaren goi mailara igotzea lortu zuen taldearen etxean izango da. Honela, Meirak San Miguel Ligaren hamargarren jardunaldia jasoko du, I Bandeira Illa do Samertolameu - Concello de Moaña, non 12 ontziek hiru itsas-miliako estropada eremu batean lehiatuko diren, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Estropada honetarako txandak San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira, beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero arituko dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Tirán Pereira eta Kaiku Producha izango dira. Azkenik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Gaur goizean ospatu da estropada honen aurkezpen saioa Moañako Udaletxean. Bertan izan dira Leticia Santos, Moañako alkatea; Marta Freire, Moañako alkateordea; Chelo Besada, Pontevedrako Diputazioko Kirol arduraduna; Abel Pérez, Moañako Udaleko kirol zinegotzia; eta LIsardo Pérez, Samertolameu Rodman Groupeko presidentea. Leticia Santosek Moañarentzat arraunak duen garrantzia nabarmendu nahi izan du, San Miguel Ligako bi talde bertakoak direlarik.

Itzuli