Albisteak 2012

LEHIAKETA

31 Mar 2012

SAN MIGUEL LIGA ETA EUSKOTREN LIGAREN ONARPENA

SAN MIGUEL LIGA ETA EUSKOTREN LIGAREN ONARPENA

Martxoaren 31n 2012ko 3. Ohiko Batzar Orokorra egin da Portugaleten, eta ACT elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu dute batzarrean.

Martxoaren 31n 2012ko 3. Ohiko Batzar Orokorra egin da Portugaleten, eta ACT elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu dute batzarrean.

Batzar Orokorrean honako puntu hauek nabarmendu dira:

- 2012 denboraldiko aurrekontuaren onarpena hurrengo batzarra arte atzeratu da. Aipatzeko, Cervezas San Miguel, Mapfre, Euskotren eta Kutxabank izanen dira bi lehiaketetako babesleak. Estropadetakoei dagokionez, honakoak izanen dira: Euskolabel, Getxoko Udala, Zarauzko Udala eta El Corte Inglés. Nabarmentzeko modukoa da Kutxabank etxearen babesa. Euskotren etxearekin batera, emakumezkoen lehiaketa babestuko du.

- San Miguel Liga-Mapfre Koroa lehiaketako eta Euskotren Ligako egutegiaren onarpena:

- 30/06/2012 Zierbena - Petronor Bandera - 01/07/2012 Astillero ER - Astilleroko Udalaren B.

* 07/07/2012 Portugalete - Portugalete Bandera * 08/07/2012 Zarautz - Euskolabel Bandera

- 14/07/2012 A Coruña - Galizia (erabaki gabe) - 15/07/2012 A Coruña - Euskadi Goza Ezazu Bandera

- 21/07/2012 Pedreña - Marina de Cudeyo Bandera - 22/07/2012 San Pedro - Pasaiako Portu Berria Bandera

- 28/07/2012 San Juan ER - Iberdrola Bandera * 29/07/2012 Getxo - Getxoko Ikurrina

- 11/08/2012 Hondarribia - Hondarribia Bandera * 12/08/2012 Zumaia - Zumaiako Ikurrina

* 18/08/2012 Zarautz - Zarautzeko Ikurrina * 19/08/2012 Zarautz -Zarautzeko Ikurrina

- 25/08/2012 Castro - Flaviobriga Bandera - 26/08/2012 Portugalete - Ambilamp Bandera

- 15/09/2012 Bermeo - Bermeo Hiriko Ikurrina - 16/09/2012 Bilbao ER - Bilboko Bandera

2012 denboraldiko egutegiak dakartzan berrikuntzen artean, uztailaren 8an Zarautzen jokatuko den Euskolabel Bandera nabarmendu behar da.

Elkarteak 2012ko Euskotren Ligako lehiaketa formatua ere onartu du. Kantauri Itsasoko hiru traineru onenek parte hartuko dute Ligan, Getaria-Tolosa jarduneko txapeldunarekin batera. Hiru ontzi horiek zein izango diren erabakitzeko kanporaketa bat jokatuko da San Miguel Ligako lehen bi estropadetan.

Itzuli