Albisteak 2013

LEHIAKETA

11 Eka 2013

SAN MIGUEL LIGA BARTZELONAN HASIKO DA EUSKADI BASQUE COUNTRY BANDERA ESTROPADAREKIN

SAN MIGUEL LIGA BARTZELONAN HASIKO DA EUSKADI BASQUE COUNTRY BANDERA ESTROPADAREKIN SAN MIGUEL LIGA BARTZELONAN HASIKO DA EUSKADI BASQUE COUNTRY BANDERA ESTROPADAREKIN

Euskadi marka Bartzelonan emango da ezagutzera gaur. Kirola, traineruak, kultura, tradizioak, gastronomia, musika… Euskadik bere aurpegi onena erakutsiko du ekainaren 14, 15 eta 16an, Bartzelonan, Barcelonetako San Sebastian hondartzaren ondoan. Hitzorduak helburu argia du: arrauna eta estropadak, eta Euskadi turismo gune gisa sustatzea.

Gaur goizean aurkeztu dute Euskadi Basque Country bandera, Bartzelonako Euskal Etxean. Itziar Epalza andereak, Jaurlaritzako Komertzio eta Turismo sailburuordeak gidatu du ekitaldia, eta alboan izan ditu Javier Pérez Fargüell Jauna, San Miguel etxeko Aholkularitza Kontseiluko kidea, XabierAmador Jauna, Bartzelonako Udaleko Bizi-Kalitatea, Berdintasuna eta Kirol sailetako erakunde arteko harremanetarako sailaren zuzendaria, eta ACT elkarteko gerentea, Iñaki Mikeo Jauna. Aurkezpen ekitaldian igandeko estropadako txanda zozketa ere egin da, eta honakoa izan da emaitza:

 

1.go txanda: Castro, San Pedro Ecolmare, Orio Babyauto eta Kaiku Ambilamp

2. txanda: Portugalete Eulen, Hondarribia Orsa, Pedreña eta Astillero

3. txanda: Zumaia, San Juan Iberdrola, Tirán Pereira eta Urdaibai Umpro Avia

 

Eusko Jaurlaritzak eta Cervezas San Miguel etxeak sustatu dute Euskadi Basque Country ekimena, eta hitzordu garrantzitsuena ekainaren 16an San Miguel Liga-la Caixa Koroa lehiaketari hasiera emango dion estropada izango da. Estropadaren harira, Basquetour Euskal Turismoaren Agentziak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika saileko kontseilariordetzak, Cervezas San Miguel etxeak, ACT elkarteak eta Katalunia eta Euskadiko hainbat erakundek jendarteari zuzendutako hainbat aktibitate ludiko, kultura eta festa arlokoak antolatu dituzte.

 

Euskadi Basque Country Bandera izango da Euskadi Bartzelonan sustatuko duen ekimenaren aktibitate nagusia. 2013ko San Miguel Liga-la Caixa Koroako lehen estropada Bartzelonako uretan jokatuko da.

 

Igandean San Miguel Ligako estropada hartuko duen eremua larunbatean beteko da jendez, Mediterraneo Itsasoan ohikoak diren llaüt traineru tradizionalen lehiaketa jokatuko baita. 

 

San Miguel etxeak, gainera, kontzertuak, ergometro lehiaketak eta gune ludiko zabal bat antolatuko ditu.  

 

Bartzelonako ekitaldien inguruko nahi beste informazio eskuratu ahal izango duzue ACT elkartearen www.ligasanmiguel.com atarikoan, egutegia estekan: Euskadi Basque Country Bandera.

Itzuli