Albisteak 2010

LEHIAKETA

20 Uzt 2010

SAN MIGUEL LIGA ARROSA KOLOREZ JANTZIKO DA LARUNBATEAN; ETXEKOEK ORIOREN UHARARI JARRAITU NAHI DIOTE

SAN MIGUEL LIGA ARROSA KOLOREZ JANTZIKO DA LARUNBATEAN; ETXEKOEK ORIOREN UHARARI JARRAITU NAHI DIOTE

San Juan Iberdrola sasoiko ezustekoa da, eta herriko bandera lortzen saiatuko da etxeko zaleen epelean

San Miguel Ligak Pasai Donibanera egingo du jauzi larunbatean, arraun tradizio handiko herria, eta Koxtape klubaren jaioterria.San Juan Iberdrolak urte batzuk eman ditu elitetik urrun, baina itzuli da onenen albora, eta nola gainera. San Juan San Miguel Ligako bigarren trainerua da, eta Orio bakarrik du gainetik. Datu horrek bere kabuz erakusten du San Juan elitean dagoen lehen urtean egiten ari den lan bikaina. Esatea ere beharrezkoa ez. Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoa da larunbatekoa San Juanentzat. Bere zaleen epelean egingo duelako arraun, eta lehiaketa hasi aurretik egin ziren aurreikuspen guztiak gainditu dituelako.

Arrosa koloredunek ohorezko titulu bat irabazi dute, dagoeneko: ezustekoa eman duen traineruarena. Hori, sei estropada bakarrik jokatu direnean. ARC ligatik San Miguel Ligara eman beharreko jauzia beti da zaila, baina San Juanek aldaketa sobera ez duela nabaritu erakutsi du, eta etxeko lanak ondo baino hobeto egiten ari dela. Etxeko ontziak Orio San Miguel Ligako liderraren uharari jarraitu nahi dio gertutik, eta hori koloredunek duten zazpi puntuko aldea murriztu.

Larunbateko estropada ligako zazpigarrena estropada puntuagarria izango da, eta 22.500 euro banatuko dira saritan. Iberdrola da lehiaketako babesle nagusia, eta Pasaiako Portuko Agintaritza eta Pasaiako Udalak ere estropadan laguntzen dute. Gaur arratsaldean egin da estropadaren aurkezpena Pasaiako Udaletxe zaharrean, eta bertan egon dira San Juan Iberdrolako Antxon Sistiaga presidentea, Pasaiako Udaleko Josu Bengoetxea Kirol Zinegotzia, eta San Juan Iberdrolako zuzendaritza taldeko Oskar Novoa kidea.

Estropada arratsaldeko 5.30an hasiko da. Osatu beharreko distantzia ohikoa da, 5.556 metro, baina estropadak lau ziaboga izanen ditu. Bi ontzik itsasorantz ekingo diote, eta beste bik badiarantz. Ontzi guztiek balizak Ababor aldetik utzi behar dituzte, helmugakoak barne. Irteerako lerroan, kale bakoitzaren gainean, txartel bat egongo da, eta Gezi batek norabide zuzena adieraziko du. Txartel bakoitzeko atzeko aldeak Gurutze bat eramango du, eta gurutze horrek kale horretatik eta noranzko horretan ezin dela biderik egin adieraziko du.

Ontziek alderik alde zeharkatuko dute Pasaiako portua eta badia, zale guztien gozamenerako. Bakoitzak bere ontzi kuttuna animatuko du, energiaz lepo, arraunlari denek Iberdrola bandera poltsikoratzeko erabiliko duten energia bera

Itzuli