Albisteak 2011

LEHIAKETA

16 Abu 2011

SAN MIGUEL LIGA ARROSA KOLOREZ JANTZIKO DA IGANDEAN: ETXEKO ONTZIAK HONDARRIBIAREN ARRASTOA JARRAITU NAHI DU

SAN MIGUEL LIGA ARROSA KOLOREZ JANTZIKO DA IGANDEAN: ETXEKO ONTZIAK HONDARRIBIAREN ARRASTOA JARRAITU NAHI DU

Pasai Donibane, abuztuaren 16a. - San Miguel Ligak Pasai Donibanen egingo du geldialdia, arraun tradizio handiko herria.

Igandeko estropada San Miguel ligako 15. saio puntuagarria izango da, eta 22.500 euro banatuko dira saritan. Iberdrola etxeak babestuko du estropada, eta Pasaiako Itsas Kaiko Agintaritza eta Pasaiko Udaletxea ere laguntzaile dira. Arratsaldean egin da estropadako aurkezpen ekitaldia, Pasaiako Udaletxe zaharrean, eta haraino bertaratu dira Antxon Sistiaga, San Juan Iberdrola klubeko presidentea eta Oskar Novoa, San Juan Iberdrola klubeko zuzendaritza taldeko kidea.

Estropada eguerdian hasiko da, 12:00an, eta osatu beharreko distantzia ohikoa izango da: 5.556 metro. Saioa erlojupekoan jokatuko da, eta txandak aurreko eguneko estropadak utzitako sailkapen orokorraren arabera antolatuko dira.

Ontzi bakoitza indar betean lehiatuko da, energia osoz. Iberdrola babesleak ematen duen energiaren pare. Etxeko ontziak ere energia horrekin jardun nahi du, euren zaleen epelean. Arrosek ohorezko txandan egin dute arraun ia denboraldi osoan, eta hori lorpen handia da. Pasai Donibanekoak helburu garbia dute ligako azken txanpan: Hondarribiarengana hurbildu, eta bide batez, ohorezko txandan aritzeko azken postu hori galtzeko arriskua uxatu. Dozena erdi puntura dute arrosek hirugarren postua, eta tarte berdinera Astillero, laugarren postu hori ken diezaiokeen trainerua. Etxean arraun egitea baina ezer hoberik ez, bi helburu horiek gauzatzeko.

Itzuli