Albisteak 2016

BEREZIAK

13 Ira 2016

Playoffen oinordekoak (I)

Playoffen oinordekoak (I)

Portugalete Eulenek San Miguel Ligako plaza defendatuko du, CR Aresek ordea, arraun munduko txapelketa nagusian nabigatzeko txartel bat lortzen saiatuko da

Astebukaera honetan, San Miguel Ligako azken bi jaurdunaldiekin batera, hurrengo urtean CaixaBank Koroarengatik lehiatzeko bi txartel jokoan jarriko dira. Bideo honetan, playoffa jokatuko duten bi hautagai ezagutuko ditugu, hain zuzen ere, San Miguel Ligako hamaikagarren sailkatua izan den Portugalete Eulen eta LGT A Ligako txapelduna izan den CR Ares. 'Jarrillero'ek bigarren urtez jarraian maila mantentzeko playoffean aurkitzen dira Zumaiarekin denboraldi osoan lehia estua izan eta gero. Bestalde, CR Ares LGT A Liga eskuratu eta gero iristen da playoffera, arerio gogorra den Samertolameuri gailenduz.

Horrela, Joseba Mancebonen, Portugalete Euelenko patroiaren, eta Agustin Fernandezen, CR Aresko prestatzailearen iritzia ezagutuko dugu.

Itzuli