Albisteak 2015

BEREZIAK

26 Eka 2015

Plan borobil bat

Plan borobil bat

San Miguel Ligaren etorrerak Malagara ekitaldi eta aktuazio ugari ekarri ditu

San Miguel Ligaren lurralde andaluziarretako lehorreratzeak berarekin ekitaldiz beteriko asteburu bat dakar. Gaurtik iganderaino ekitaldi ugari egongo dira malagar hiriburuan. Gaur 21:00etan triki poteo bat egongo da hiriko alde zaharreko kaleetatik. Larunbatean, 12:30 etan, Konstituzio plazan Aukeran dantza taldearen aktuazio bat egongo da eta herri kirol ikuskizun bat, harrijasotzaile eta aizkolariekin. Ikuskizun hau, berrik errepikatuko da 20:00etan San Miguel Ligaren aisialdi gunean, Muelle Uno eta La Forola pasealekuaren artean.

Leku berean, San Miguelen eskutik, Stone Pillow talde malagarra eta We Are Standarden kontzertuak egongo dira. Larunbateko jardunaldi guztian zehar Stand Up Paddle irteetak egongo dira, Surfing Euskadiren eskutik. Aisialdi gunean kokaturiko barra eta parrillak irekita egongo dira asteburu guztian zehar. Igandean, III Euskadi Basque Country Banderaren ondoren We Are Not DJ´s-ek euren ikuskizuna eskainiko digute asteburu hau ixteko.

Itzuli