Albisteak 2017

BEREZIAK

20 Aza 2017

Patroiak, txikitatik!

Patroiak, txikitatik!

Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Label Ligako protagonisten txikitako argazkiak ekartzen ditugu

Gaurkoan, Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Garai oso polita, bai txikientzat eta baita helduentzako ere, beraien espontaneotasunez eta tolesgabetasunez gozatzen dugu. Jardunaldi hau ospatzeko ekartzen ditugu CaixaBank Koroaren lehian murgildutako protagonisten txikitako argazkiak.

Norbait ezagutzen duzu? Hala bada, parte hartu gure Facebook-eko lehiaketan eta asmatzen badituzu beraien izenak, Eusko Label Liga-ko maillotaren zozketan sartuko zara. Pista bat? Denak patroiak dira. 

1- Gorka Aranberri 

2- Alfonso Díaz

3- Nerea Pérez

4- Eneko Bilbao

Itzuli