Albisteak 2014

ELKARTEA

13 Abe 2014

Orion ACTk urtea itxi du

Orion ACTk urtea itxi du

Bazkideak gaur goizean Orion bildu dira eta bertan hainbat proposamenak aztertu eta eztabaidatu dituzte

Gaur goizean ACTko seigarren Batzar Orokorra burutu da Orio Arraun Elkarteko egoitzan. Lehenengo puntua, azkenengo batzarrako akta onartzea izan da eta segidan zuzendaritza batzordeak azkenengo lauhileko kudeaketa ekonomikoari buruzko azterketa egin du. 

Bestalde, Estatutuen zenbait puntuen aldaketak onartu dira. Besteak beste, hemendik aurrera Elkartean ez da beharrezkoa izango lurralde bakoitzeko traineru bat egotea. Baita, ARCrekin bat, Estropadetarako Kode Komun bat sortzea erabaki da eta hau sortzeko, lantalde bat osatuko da. Horiek horrela, lantaldearen helburua arautegi komun bat sortzea izango da.

Baita, Elkarteko organoen berrespena aurrera eraman da. Hau da, ACTko Epailea, Andreu Camps; Diziplinako Epailea, Esther Queraltó; Dopinaren Aurkako Organoa, Juanjo Badiola; eta Komite Teknikoa, Eugenio Fernández eta Patxi Hildagorekin. Txapelketako Epaileak, Borja Osés, jakinarazi du postua utziko duela eta, horregatik, Elkartea jada bere ordezkoa aurkitzeko lanean dago. 

Galde-eskeak eta gero, Batzarra bukatutatzat eman da eta klubek Gabonetako bazkariarekin urtea agurtu dute. 

Itzuli