Albisteak 2022

LEHIAKETA

20 Abu 2022

Orio Orialkik abantaila hartu du Zarautzen

Orio Orialkik abantaila hartu du Zarautzen Orio Orialkik abantaila hartu du Zarautzen

San Nikolas traineruak irabazi du XIV. Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian Donostia Arraun Lagunakekiko 10 segundoko abantaila lortuz

Orio Orialkik XIV. Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldia irabazi du 10 segundoko abantailarekin Donostia Arraun Lagunakekiko, eta bihar goizean tarte hori baliatu nahiko du bandera berria eskuratzeko. Patxi Francesen neskak jaun eta jabe izan dira estropadaren hasieratik, eta, ziabogara heltzean bost segundoko errenta zuten. Garaipen honekin, San Nikolas traineruak 50 puntu ditu, eta Euskotren Ligako irabazleak dira. Bihar jasoko dute Euskotren Garaikurra, denboraldia modu ederrean amaituz.

Behekaldean, Tolosaldeak Nortindal Donostiarra Ur Kirolak gainditu du Zarauzko lehen jardunaldian eta sailkapen nagusian puntu bakarrera kokatu da. Donostiarrek 20 puntu dituzte, eta Tolosaldeak 19 puntu. Jokoan izango da datorren denboraldiko Euskotren Ligan aritzeko txartel bat, eta besteak play offetan defendatu beharko du.

Urdaibaik irabazi du Zarauzko lehen jardunaldian
Urdaibai izan da ontzirik azkarrena Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian Matrix Hondarribia eta Orio Orialki gaindituta. Atzetik, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 geratu da, 11 segundotara. Ohorezko txandako lau traineruak erlojupeko formatuan aritu dira, baliza bat hondoratu ondoren. Araudiak dioen denbora itxaron arren, eta konpondu ezinik, erlojupeko formatuan irtetea erabaki da.

Horrenbestez, eta Bou Bizkaiaren garaipenarekin, Iker Zabalen mutilek 161 puntu lortu dituzte, eta Matrix Hondarribia bigarren da 157 punturekin. Bestalde, Torrekua II. da sailkapen orokorreko hirugarren postuan 153 punturekin eta Orio Orialki 4. postuan dago 139 punturekin. Sailkapen nagusiko behealdean Aresek jarraitzen du azken postuan 44 punturekin Lekitarraren 59 puntuengatik. Lekitarraren gainetik Itsasoko Ama - Sotera dago 62 punturekin eta playoff postuetaz hiru puntura bakarrik dago. 8. eta 9. dira Ondarroa Cikautxo eta CR Cabo da Cruz 69 punturekin, hurrenez hurren.

Itzuli