Albisteak 2014

LEHIAKETA

29 Eka 2014

Orio Babyauto garaile Euskadi Basque Country II. Banderan

Orio Babyauto garaile Euskadi Basque Country II. Banderan

'San Nikolas' trainerua izan da garailea gaur goizean Mediterraneoan izan diren ur nahasi eta haize bolada tartean

Gaur goizean Bartzelonako uretan jokatu da San Miguel Ligaren lehen estropada eta Orio Babyauto izan da Mediterraneoko jardunaldi haizetsu honetako garailea 21'55'' 02ko denborarekin. Haizea izan da gaur goizean goizetik jardunaldiko protagonista nagusia eta  estropada guztian zehar. Hala eta guztiz ere 'San Nikolasa' oriotarra izan da egoera zail honetara hobekien egokitu den trainerua eta 32” atera dizkio bigarren izan den Urdaibai Aviari. Kaiku Ambilamp izan da hirugarren talde gipuzkoarra baino 46'' gehiagorekin.

Hain zuzen ere bi talde bizkaitar hauek izan dira jaun eta jabe, San Juan Iberdrola eta Zierbena Bahias de Bizkaiarekin ere arraunean izan diren lehen txandan. Lehen paladetatik hasita lehen postua lortzeko borroka bermeotarren eta sestaotarren artekoa izan da, eta hirugarren luzerarte ezin izan da lehen urteko denboraldiko txapeldunarengandik aldendu 'Bou Bizkaia' trainerua. Azkenik, Jon Salsamendiren taldearen denbora 22’27”90ekoa izan da eta Kaiku Ambilampena 22’41”10ekoa. San Juan Iberdrola izan da hirugarren 23'17''94ko denbora eginez eta ondoren Zierbena Bahias de Bizkaia iritsi da helmugara  23'45''92ko denbora eginez.

Bigarren txandaren hasiera gorabeheratsua izan da Pedreñak, hasi eta berehala, izan duen ezbeharrarengatik. Talde kantabriarraren traineruko ura kanporatzeko aparatua ez zebilen ondo eta urez bete zaie ontzia. Honetaz aparte, Hondarribia Orsa izan da garailea txandaren hasieratik amaierara haizearekin borrokatuz. Azkenean, Mikel Orbañanosek entrenaturiko taldearen denbora 23'00''36koa izan da estropadako bostgarren denborarik onena lortzeko. Bestalde, Astillerok 23'19''98ko denborarekin gelditu du kronoa zortzigarren postua lortuz eta Cabo bederatzigarren izan da 23'25''80ko denborarekin.

Azkenik Orio Babyautoren erakustaldiaren hirugarren txandan, talde gipuzkoarra hobetuz joan da estropada Aurrera zihoan einean, Tiran Pereiraren hasiera onaren ondoren. Igor Makazagaren mutilak aldea irekiz joan dira euren txandako kideekin eta Urdaibai Aviaren denbora hoberenarekin. Oriotarren erakustaldiaren ondorioz amaierako baliza 21'55''02ko denbora eginez gainditu dute, 'Bou Bizkaia'ren denbora baino 32'' gutxiago eginez. Tiran Pereirako galiziarrak izan dira laugarrenak 1'02'' beranduago. Seigarren postua Portugalete Eulenentzako izan da oriotarrengandik 1'14''ra eta San Pedro Ecolmarek itxi du txanda 23'30''48ko denbora eginez.

Itzuli