Albisteak 2015

ELKARRIZKETAK

29 Api 2015

Norabide aldaketa Tiranen

Norabide aldaketa Tiranen

José Ángel Cambado, Tiraneko entrenatzailea, zaharberritze aldi berri baten lider izateko betebehar zailarekin iritsi da taldera

Dani Pérez Astillerora joan ostean, José Ángel Cambados izan da aro berri hau bideratzeko aukeratua bai taldea eta baita arraunlariengatik. Taldean dauden arraunlari gehienak urte asko daramatzate bertan emaitza onak lortuz denboraldiz denboraldi, baina Cambadosek dioenez taldea oso ahul aurkitu du, bai psikologikoki eta baita fisikoki ere. Horregatik, eraberritze prozesu honen bitartez, entrenatzaile galiziarrak entrenamendu metodo berri bat ezarri nahi du “neguan zehar arraunlariak ez gehiegi nekatzeko” eta honela udaran datorren San Miguel Ligaren hasierara indarrez iristeko.

Aurredenboraldian zehar taldeak baja asko izan ditu, 12 zehazki, baina taldea arraunlari berriez hornitu dute ontzi lehiakor bat osatzeko, hala nola, Diego Cabaleiro, Kevin Vieira, José María Pérez edota Urdaibai Aviatik etorritako David Alfaya. Gainera, talde galiziarrak harrobiko hainbat arraunlari dauzka lehen ontzian leku bat aurkitu nahi dutenak, euren lanarekin taldea ahalik eta gorenen eramateko. Aurredenboraldian zehar taldeak gogor entrenatu du prestatzaileak erakutsi nahi dien arraun-kolpea ikasteko, eta hau baikor agertzen da “behin arraun-kolpea bereganatzen dutenean” ontzia ondo eta azkar joango dela esanez. Helburuei dagokienez, O´Groveko entrenatzaileak dio San Miguel Ligan jarraitu nahi dutela, prozesu honekin jarraitu eta hobetzeko. Azkenik, Cambadosek aurtengo San Miguel Ligan bi multzo desberdintzen ditu: lehenengoa txapelketako “oilarrak” sartzen ditu “la Caixa” Koroa lehiatzen, eta bigarrenenan aldiz, sailkapeneko beheko postuak saihesten saiatuko dira beste guztiak.

Itzuli