Albisteak 2015

LEHIAKETA

15 Api 2015

Málaga, San Miguel Ligaren abiapuntu

Málaga, San Miguel Ligaren abiapuntu

Datorren ekainaren 28an hiri andaluziar hau traineruen txapelketa handienaren hasieraren lekuko izango da, III Euskadi – Basque Country Bandera jokoan jarrita

Duela bi urte Mediterraneoan estreinatu ondoren, San Miguel Liga hirugarrenez jardungo da Mare Nostrum-eko uretan nabiagtzen izango da datorren ekainaren 28an III Euskadi – Basque Country Banderarekin. Kasu honetan, aldiz, txapelketa Málagara lekualdatuko da, La Malaguetara hain zuzen ere, non “la Caixa” Koroarengatik lehiatzen hasiko diren. Desplazamendu hau ACT eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasu Sailaren arteko ekordio batek ahalbidetu du, Jaurlaritzak Euskadi helburu turistiko bezala sustatzen jarraitu nahi baitu. Horretarako, Bartzelonan egin zen moduan, asteburu osoan zehar ekitaldiari loturiko sustapen ekintza ugari egingo dira azken urteetan bizitako esperientzia indartzeko.

Honela, momentuko 12 taineru onenak ekainaren 28an elkartuko dira III Euskadi – Basque Country Bandera lehiatzeko eta irabazleen palmaresean Urdaibai Avia, 2013ko garailea, eta Orio Babyauto, lehengo urteko garailearen ondoan euren izena idazteko. Aurreko bi edizioetan kirolariek naiz zaletuek kirola, kultura eta Euskadiren turismo sustapena bateratu zituen astuburuetan zehar gozatu zuten. Esan beharra dago, aurten San Miguel, txapelketaren babesle nagusia, eta Málagako Udalak esfortzu handia egin dutela estropada hau bertara eramateko.

San Miguel Ligako lehen jardunaldi honetako estropadaren irteera nahiz amaiera La Malaguetako hondartzan egongo dira eta estropada-eremua La Farola pasealekuarekiko paraleloan egongo da, eta orain arteko formatu berean jokatuko da, lau kale eta lau luze. Txanda eta kaleen zozketa, aldiz, estropadaren aurkezpen ekitaldian egingo da. “Txapelketaren lehen jardunaldia gure ohiko lekuetatik hurrun hastearen ideia estrategikoaren jarraitzen dugu, San Miguel Ligaren difusioa handitzen jarraitzeko. Bartzelonan egondako aurreko bi urteak oso onak izan dira eta ilusio handiarekin joango gara Málagara” azaldu du Pedro Andueza, ACTko presidenteak. “Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera eta laguntza eskertu nahi dut, eta baita gure babesle den San Miguel eta Málago Udalarena ere. Hauen babesa gabe ezinezkoa litzateke Málagara eramango dugun esperientzia hau bizitzea” amaitu du Anduezak.

Itzuli